2023/5/29
Ekainaren 3tik uztailaren 3ra bitartean, laguntzak jasotzeko eskabideak aurkeztu ahal izango dira enpresetan berrikuntza sustatzeko eta turismo-jarduera erregularrak abian jartzeko. Udalak aurten 95.550 euro bideratu ditu laguntza horietara.
Iñigo Urkitza jarduneko Ekonomia Sustapeneko zinegotziak adierazi duenez, “azken urteotan Getxoko Udala ahalegin handia egiten ari da Ekonomia Sustapenaren arloan, eta ahalegin hori udalerriko enpresak profesionalizatzera bideratutako jardueretan gauzatu da, enpresa-sarea indartzeko helburuaz. Prestakuntza eta aholkularitza zerbitzuak eskaintzen ditugu, baita hainbat proiektu eta programa espezifikotan parte hartzea ere. Alde batetik, enpresa-berrikuntza bultzatzeak eta, bestetik, turismo-zerbitzu erregularren eskaintza babesteak, laguntzen dute hori lortzen”.
Astelehenean, ekainak 5, bi informazio-saio izango dira zalantzak argitzeko: 13:30ean, 1. ildoan interesa duten enpresentzat, eta 14:30ean, 2. ildoan. Ez da beharrezkoa izena ematea.