2023/2/1
Getxoko eta Bilboko udalak, Gizarte Zerbitzu Integratuak-SSI Taldearekin batera, lanean ari dira Ekin Silver Economy izeneko mentorizazio-programa bat bi udalerrietako ekintzaileen eta enpresen eskura jartzeko. Programa hori espezializatuta dago zilar bidezko ekonomia deiturikoan (jarduera ekonomikoak, produktuak eta zerbitzuak, 50 urtetik gorako pertsonen beharrak asetzeko). SSI Taldeko ekintzailetza arloak garatutako zerbitzu berritzailea da.
Bizkaia da Euskadiko lurralde historikorik zahartuena, biztanleen %23,4 65 urtetik gorakoak izanik. Biztanleak zahartze horrek aukera berriak irekitzen ditu ekintzailetzarako eta negozio-ildo berriak garatzeko bai eremu soziosanitarioan bai adinekoen behar espezifikoei erantzutean. “Ekin Silver Economy” programak arlo horretako enpresa-proiektu berriak bultzatu nahi ditu, lanpostuak sortzen laguntzeko eta, aldi berean, balio sozial erantsia izateko, adinekoengan duten eraginagatik.
Egitarua
Ostegunean, otsailaren 16an, Getxo Elkartegian, ekimen hau aurkezteko lehen saioa egingo da. Saio horretan, SSI Taldeko lantaldeak ekintzaileekin eta enpresekin partekatuko ditu erakunde horrek 35 urte baino gehiagoko ibilbide kooperatiboan identifikatutako aukerak, eta programaren funtzionamenduaren berri emango du. Saio hori hilaren 24an errepikatuko da Bilbon.
Interesa duten ekintzaileek eta enpresek SSI Taldeko ekintzailetza sozial eta kooperatiboan aditua den profesional-talde batekin batera egingo dute lan gutxieneko proiektu bideragarriak sortzen, geroago merkatura eramateko. Era berean, aholkularitza jasoko dute kooperatiben arloan, ekintzailetza sustatzeko enpresa-gako batean, Euskadin oso errotuta dagoen arren, ekintzailetza-prozesuetan dauden pertsonek ez baitute beti ezagutzen: gizarte-ekonomia.
“Ekin Silver Economy” posible da Eusko Jaurlaritzak finantzatutako ZainLab II berrikuntza-programari esker. Zainketen arloan rol eta figura profesional berriak inplementatzera eta hedatzera bideratuta dago, eta Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailak bultzatutako ekimena da.
Informazio gehiago eta izena emateko edo 695 79 05 60 telefono zenbakian.