2023/2/1
Otsailak 16
Aurtengo joerak.
Inspirazioa behar duzu 2023an zure negozioa elikatzeko? Jarri egunean. Deskubritu gizarte- eta kontsumo-joerak.
Elkarrekin aztertuko dugu zein gai dauden pil-pilean. Zerbitzuetan, produktuetan, bitarteko digitaletan, formatuetan eta beste gai batzuetan.
Zergatik da ona zuretzat saio honetara etortzea?
Nola egingo dugu lan:
Inoiz etorri ez bazara Getxo MEETINGera, honako hau jakin behar duzu:
- Elkargune praktikoa, lagunkoia eta profesionala.
- Saio egituratua da. Ariketak praktikoak dira, eta balio dute edozein jarduera-sektoretako ekintzaileentzat zein ibilbidea duten enpresarientzat.
- Saio bakoitzean jende desberdina egoten da beti, foro ona da ezagutzera emateko.
Ah! Eta eguerdian denez, mokadutxoa dago denbora hobeto aprobetxatzeko.
Getxo Elkartegian (Ogoño kalea 1, 48930 Getxo).
Doan, aldez aurretik eman izena getxopro@getxo.eus helbidean, edo 94 466 0140 telefonoan.
Getxo MEETINGen, txandakako ostegunetan, hitzordu bat duzu zure enpresarekin. Pentsatzen gelditzeko kalitateko denbora.
Informazio gehiago eta aurreko saioen laburpenak:
#GetxoMEETING
BFAk kofinantzatutako proiektua