Dirulaguntzak kontrataziorako 2022
Enpresa edo erakunde onuradunak:
Enpresa, saltoki eta profesionalentzat, baita Getxon lantokia eta jarduera ekonomikoa duten irabazi-asmorik gabeko erakunde, elkarte edo fundazioentzat ere.
Diruz lagun daitezkeen kontratuak:
2022ko urtarrilaren 1etik ekainaren 30era bitartean hasitakoak.
Kontratuak mugagabeak izango dira, eta lanaldi osokoak edo lanaldi partzialekoak izan daitezke, gutxienez lanaldiaren % 50ekoak.
Aurkeztu beharreko NAHITAEZKO dokumentazioa:
- I. eranskina, eskabide-eredua eta erantzukizunpeko adierazpena
- II. eranskina, ordainketa-eskabidea
- III. eranskina. Kontratazioaren datuak
- Aurkeztu beharreko dokumentazioa
Behar izanez gero aurkeztu beharreko beste agiri batzuk:
Eskabidea zure izenean beste erakunde batek aurkezten badu bete:
Administrazio publiko eskudunei zuzenean galdetuko zaie ordainketak egunean dituzten. Aurka egiten baduzu bete:
- Datuak kontsultatzeko oposizioa eta eskatutako ziurtagiriak aurkeztea
Eskabideak aurkezteko epea:
Deialdi bakarra egingo da, eskaerak aurkezteko epe bat izango duena: 2022ko abenduaren 27ko 00:00etatik 2023ko otsailaren 7ra arte AEBren bitartez.
Laguntza-eskabideak ebatziko dira eskabidea aurkeztu den hurrenkeraren arabera, betiere behar bezala beteta badaude eta espedientea osorik badago eta aurrekontu-kredituaren mugaraino.
Eskabideak egoitza elektronikoaren bidez egingo dira: http://www.getxo.eus (AEB. Administrazio Elektronikoko Bulegoa, Nire kudeaketak etxetik -> Nire erregistro telematikoa -> Eskaera egin -> Ohar-eredua = Getxoko enplegurako laguntzak eskatzea, 2022: justifikazioa).
Informazio gehiagorako Sustapen Ekonomikoko Zerbitzuaren telefonoan egin daiteke 944660140, edo posta elektronikoz getxolan@getxo.eus.
Administrazio Elektronikoko Bulegoarekin konektatzeko arazoak badituzu: 944660220 edo eadministración@getxo.eus.

Getxo Elkartegia
Ogoño Kalea, 1
48930 (Areeta) Getxo
Telefonoa: 94 466 01 40
Email: getxolan@getxo.eus