Diru-laguntzak
Onuradunak | Helburua | Zer laguntzen da dirulaguntzaren bidez? | Eskaerak aurkezteko epea | Egoera |
Saltokiak, zerbitzuen enpresak eta kirol-aisialdiko nahiz turismoko enpresak | 2023ko Getxo Bono kanpaina | Getxo Bono kanpainarekin bat egitea: ondasunen kontsumoa sustatzekoa eta merkataritza-establezimenduetako zerbitzuak nahiz hiri-jarduerari lotutako zerbitzuak ematekoa. | otsailaren 6tik 19ra | Epea itxita |
Enpresak | Kontrataziorako laguntzak | 2022ko urtarrilaren 1a eta ekainaren 30a bitartean hasitako kontratuak | Abenduaren 27tik 2023ko otsailaren 7ra | Justifikazioak aurkezteko epean |
Enpresa eta norbanako ekintzaileak | Getxo Itsas Hub-eko espazioak lagatzea | Getxo Itsas Hub – itsasoko eta irristaketako industriari lotutako proiektu eta enpresetarako ekintzailetza-zentroko espazioak lagatzea (2023ko maiatzaren 5era arte). | Epea zabalik | Epea zabalik |
Enpresa eta norbanako ekintzaileak | Getxo Sormen Hub-eko espazioak lagatzea | Getxo Sormen Hub – sormen- eta kultura-sektoreari lotutako proiektu eta enpresetarako ekintzailetza-zentroko espazioak lagatzea | Epea zabalik | Epea zabalik |
Enpresa eta elkarteak | Dinamizazio ekonomikorako laguntzak | Getxon dinamizazio ekonomikorako jarduerak egiteko sei dirulaguntza-ildo | 2022ko urtarrilaren 16tik otsailaren 17ra. | Justifikazioak aurkezteko epean |
Enpresak | Hutsik dauden merkataritza-lokalak alokatzeko laguntzak | Jarduera ekonomikoa egiten den lokala alokatzea. | 2022ko urtarrilaren 17tik urriaren 31ra | Justifikazioak aurkezteko epean |
Ekintzaile berriak, 225.000 eurotik beherako katastro-balioa duten lokalak dituztenak eta Ekonomia Sustapenaren aldeko txostena dutenak. |
Zaborra biltzeagatiko, garraiatzeagatiko eta tratatzeagatiko tasaren eta estolderia-tasaren hobaria |
% 75eko murrizketa lehenengo urtean eta % 50ekoa bigarren urtean |
Irekita | Irekita |
Ekintzaile berriak, 225.000 eurotik beherako katastro-balioa duten lokalak dituztenak eta Ekonomia Sustapenaren aldeko txostena dutenak. |
Establezimendua irekitzeko tasaren hobaria |
Zerga-kuotaren % 75eko hobaria |
Irekita | Irekita |
Merkataritza, ostalaritza, kalean bertan dauden establezimendu eta bulegoak,eta hizkuntza-paisaian eragina duten elementuak (errotuluak) dituztenak. |
Euskaraz, % 50, gehienez 360 €, instalatutako elementu bakoitzeko. Elebiduna (euskara lehenetsiz) % 30, gehienez 180 €. |
2023ko Azar.30era | Laster | |
Saltokiak eta lotutako zerbitzu batzuk | Eraldaketa digitalerako laguntzak | Eraldaketa digitalerako mikroproiektuak, baldin eta helburu hauek badituzte: erosketa- eta salmenta-prozesuak automatizatzea edo informatutako erabakiak hartzea: kudeaketako ERPPak, Ticket Baira egokitzea, komunikazio-kanal berriak nahiz presentzia digitala ezartzea, eta online salmentak. | 2022ko apirilaren 4tik irailaren 30era | Epea itxita |
Taxi-lizentzia baten jabe diren pertsonak | Taxi-zerbitzurako ibilgailu elektriko berriak erosteko laguntzak | Ibilgailu elektriko puru berriak eskuratzea; ibilgailu horien lehenengo matrikulazioa 2021ekoa edo 2022koa izango da, eta Getxo udalerriko taxi-zerbitzuan dauden beste errekuntzako motordun ibilgailuak ordezkatuko dituzte. | 2022ko uztailaren 20tik abenduaren 31ra | Epea itxita |
Enpresa eta norbanako ekintzaileak | Hileko buletina, eguneratuta | Beste erakunde batzuek kudeatutako laguntzak | Askotarikoak | Epea zabalik |

Getxo Elkartegia
Ogoño Kalea, 1
48930 (Areeta) Getxo
Telefonoa: 94 466 01 40
Email: getxolan@getxo.eus