Berriak

Adikzioen Prebentzioko programetan

2021/07/22

Ikastetxeen partaidetza mantentzen da Adikzioen Prebentzioko programetan

Udalerriko Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzetako zentro guztien partaidetza   Getxoko Udalak antolatutako Adikzioen Prebentzioko eskola-programetan errepikatzen da urtez urte, azken ikasturtean COVID-19ak eragindako osasun egoerara egokitzeko hainbat aldaketa egin behar izan arren. Ikastetxe batzuek programa batean hartzen dute parte eta beste batzuek ekimen ugaritan. “Datorren ikasturteari begira, Prebentzio Zerbitzuak ohiko helburuei eutsiko die, hala nola gaitasun pertsonal positiboak eskuratzen laguntzea (autorregulazio emozionala, balioak), substantzien erabilera desegokiaren aurrean arriskuak prebenitzen eta murrizten laguntzea, eta teknologia berrien erabilera arduratsua sustatzea, beti ere, edukiera murriztuz eta beharrezko osasun-neurriak hartuz, hel daitekeen egoerara egokitzeko. Ikastetxeak animatzen ditugu tailerretan parte hartzera, pandemiak eragindako egoeran oraindik ere beharrezkoak direlako”, azaldu du Carmen Díaz, Gizarte Kohesioko zinegotziak.  

2020/2021eko ikasturtean, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako 13 ikastetxetako 188 gelako 3.790 ikaslek parte hartu dute Adikzioen Prebentzio Programako jardueretako batean. Beste urte batez,  asertibitatea lantzen duen Apika ipuin-kontalariaren jarduera oso positibotzat baloratu da, eta baita Emokiren tailerrak ere. Horietan emozioak kudeatzen lagundu dute harreman afektibo-sexual osasuntsuak garatzeko. Datorren ikasturteari begira,  Lagunekin Baratzean txotxongiloen ohiko jarduera berreskuratu ahal izatea espero da, aurten segurtasun baldintzak errespetatzeko publikoarekin ezin izan baita egin. 

Bestalde, udalerriko 8 ikastetxetako Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko 81 ikasgelatako 1.749 ikaslek aukera izan dute droga-mendekotasunen prebentzioari, alkoholaren eta drogen arriskuari, apustuei, on line jokoari, sare sozialen erabilera egokiari eta abarri buruzko tailerretan parte hartzeko. Gai horiek datorren urtean ere landuko dituzte ikasgeletan.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +