Berriak

Ostalaritzaren sektorean

2021/05/21

Ostalaritzaren sektorean beirazko ontziak birziklatzeko ohiturak hobetu eta sendotzeko programa

edukiontzian uzten

Udala eta Ecovidrio harremanetan jarri dira, beste behin ere, udalerriko ostalaritzarekin, ostalaritza-establezimenduetan beirazko ontzien hondakinen birziklapena sustatzen jarraitzeko. Ekintza Ecovidrioren HORECA (Ostalaritza, Sukaldaritza eta Cateringa) programaren baitan dago. Horren bidez, irabazi asmorik gabeko erakundea den Ecovidriok, funtsak bideratzen dizkie hitzarmenari atxikitako administrazio publikoei, beirazko hondakinak jatorrian bereiztearen prozesua hobetzeko eta beira errefusaren ontzira botatzea ekiditeko. Horretarako, Ecovidriok baliabide espezifikoak eta informazio zehatza ematen dizkie establezimenduei behar bezala birziklatzeko moduari buruz eta beirazko ontziak birziklatzearen ingurumen-onurei buruz.

Ostalaritzako establezimenduei zuzendutako gutun baten bidez, jakinarazten da beirazko ontzien birziklatze-tasa gero eta handiagoa dela jatorrian gaikako bilketak gora egin duelako, herritarren ahaleginari esker, oro har, eta bereziki ostalaritzaren eta saltokien ahaleginari esker, eskuragarri dauden bitartekoak eta azpiegiturak hobeto erabili baitituzte. Halere, gutunak azpimarratzen dutenez, “elkarrekin, beirazko ontzien birziklatze-tasa handiagoa lortu behar dugu jatorrian gaikako bilketa eginez (udalerri osoaren onerako), eta inplikazio handiagoa behar dugu guztion aldetik, jatorrian hondakinak behar bezala bereizteko eta dagozkion edukiontzien barruan uzteko”. Ildo horretan, gogorarazten da indarrean dagoen Hiri Hondakinak Biltzeko Zerbitzua arautzen duen ordenantzak ezartzen duela hondakinak zatikitan bereizi behar direla eta ezin direla edukiontzietatik kanpo utzi. Arau hori ez betetzea arau-hauste arintzat hartzen da aipatutako ordenantzan, eta hori zehatu egin daiteke. Gainera, ostalaritza-jardueretarako betebeharra da sortzen dituzten hondakinak legez ezarritako zirkuituaren bidez kudeatzea, kasu honetan, jatorrian udal-edukiontzietan bereizita.

HORECA kanalak estatuan saltzen diren erabilera bakarreko beirazko ontzien hondakinen ia % 52 sortzen du. Beira birziklatzeko lana errazteko, Ecovidriok edukiontzi bereziak jarri ditu udalerrian, eta ostalariei gurpilez egokitutako kuboak eman dizkie, beira-hondakinen garraioa errazteko. Udalak, bestalde, bitarteko eta zerbitzu egokiak ditu ostalariek betebehar hori ahalik eta erraztasun handienarekin gauzatu ahal izan dezaten; eta haien eskura jartzen ditu, behar beste laguntzeko, 94.466.01.80 telefono zenbakira deituz gero.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +