Txakurrentzako aisia-guneak
5 aisia-gune ditu Getxok txakurrak lotu gabe-baina kontrolpean - paseatzera ateratzeko.

5 aisia-gune ditu Getxok txakurrak lotu gabe-baina kontrolpean - paseatzera ateratzeko, 18:00etatik hurrengo eguneko 11:00etara arte. Nolanahi ere, jabeengandik hurbil, euren aginduak betez eta inor eragotzi gabe ibili beharko dute. Arriskutsuak izan daitezkeen txakurrek (AIDT) muturrekoa eta 2 metroko gehienezko luzera duen eta hedagarria ez den uhala eraman beharko dute betiere.
- Evaristo Txurruka kaia eta Areeta Hondartza.
- Ereaga Hondartza eta Portu Zaharreko zelaigunea.
- Arrigunaga Hondartza.
- Galeako bidea (Aixerrotatik Sopelako mugaraino).
- Gobela ibaiaren ondoko pasealekua (Gobeloki La Avanzada errepidetik Lexarretaraino) eta Makaleta etorbidea (Lexarretatik Salsidu etorbideraino).
Areeta, Ereaga eta Arrigunagako hondartzak ezingo dira uda sasoian (maiatzetik irailera bitartean) aisia-gune gisa erabili.

Ingurumen Arloa
Foruak 8 kalea
48992 Getxo
Telefonoa: 94 466 01 91
Posta elektronikoa: ingurumena@getxo.eus
Arretarako ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:etara.