Tramiteak eta Legedia
Etxeko animaliak edukitzeari buruzko izapideak eta legeria ezagutu: ez-arriskutsuak eta arriskutsuak izan daitezkeenak.

Txakurrik al duzu? Hauxe interesatuko zaizu
Lagun iezaguzu errolda eguneratuta mantentzen. Helbidez aldatzen baduzu edo animaliaren jabea jada ez bazara, mesedez jakinarazi: 944660191 edo ingurugiroa@getxo.eus.
Gogoan izan: Zure maskotaren datuak eguneratuta ez izateak 300 eurora arteko isuna ekar lezake.
Arriskutsuak ez diren txakurrak
- Zure maskota mikrotxip baten bidez identifikatu eta txakurren pasaporte-txartel ofiziala eguneratuta izan (300 eurora arteko isuna egiten ez bada).
- Bide eta gune publikoetan gehienez bi metroko luzera duen uhala eraman beharko du txakurrak (1.502 eurora arte).
- Gorozkiak espaloietatik zein lorategietatik jaso beharko dituzu. Paperontzi edo edukiontzi batera bota. (900 eurora arte).
- Udal Erregistroak zure maskotari buruz dituen datuek eguneratuta egon beharko dute. 10 eguneko gehienezko epean jakinarazi beharko duzu edozein aldaketa. (300 eurora arte).
- Animalia galtzen bada edo lapurtzen badute, 5 eguneko gehienezko epean jakinarazi beharko duzu. (300 eurora arte).
- Txakurrak norbaiti erasotzen badio, albaitari batek animalia behatu beharko du 24 orduko epean. (300 eurora arte).
Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak (AIDT)
- Zure maskota mikrotxip baten bidez identifikatu eta txakurren erroldan erregistratu. (2.404 eurora arteko isuna egiten ez bada).
- Lehenengoa: aldez aurretik administrazioaren lizentzia lortu behar da, eta hura eskatzailea bizi den udalerriko udalak emango du; horretarako, lizentzia eskaeraren inprimakian jasotako betekizunen egiaztagiria beharko da; dokumentuak eta inprimakiak orrialde honetan eskura ditzakezue: tramitea.
- Bigarrena: Txakurraren jabeak txakurra erroldatuta dagoen udalerriko erregistroan (arriskutsuak izan daitezkeen animalien udal erregistroa) inskribatzeko eskatuko du, lizentzia eskuratzen duenetik kontatzen hasita 15 eguneko epean; dokumentuak eta inprimakiak orrialde honetan eskura ditzakezue: tramitea.
- Bide eta gune publikoetan, muturrekoa eta 2 metroko gehienezko luzera duen eta hedagarria ez den uhala eraman beharko ditu txakurrak. Arnesak debekatuta daude (2.404 eurora arte).
- Gorozkiak espaloietatik zein lorategietatik jaso beharko dituzu. Paperontzi edo edukiontzi batera bota (900 eurora arte).
- Txakurra paseatzera ateratzen duen pertsonak horretarako lizentzia izan beharko du, animaliaren jabea ez bada ere. (15.025 eurora arte). 18 urtetik gorakoak soilik.
- Debekatuta dago arriskutsuak izan daitezkeen bi txakur edo gehiago paseatzera ateratzea. (300 eurora arte).
- Udal Erregistroak zure maskotari buruz dituen datuek eguneratuta egon beharko dute. 5 eguneko gehienezko epean jakinarazi beharko duzu edozein aldaketa. (300 eurora arte)
- Animalia galtzen bada edo lapurtzen badute, 48 orduko epean jakinarazi beharko duzu. (300 eurora arte).
- Txakurrak norbaiti erasotzen badio, albaitari batek animalia behatu beharko du 24 orduko epean. (300 eurora arte).
Legedia
- Animaliak Babesteko Legea
Ekaineko 30ren 9/2022 Legea 22/08/17ko 157. E.H.A.A. - Animaliak edukitzea eta babestea arautzen duen ordenantza
- Aisialdi zonaldeak
- Gizarte ongizate eta osasun publikoko gizarte zerbitzugintzagatiko tasaren zerga ordenantza araupetzailea
- Gune Zoologikoen Baimena, Erregistroa eta Kontrola
Apirilaren 11ko 81/2006 Dekretua 06/04/25eko 2006078. E.H.A.A. - Animaliak identifikatzeko metodo elektronikoen erabilera
93ko maiatzaren 5eko Agindua 93/05/26ko 97. E.H.A.A. - Animalien Babesa Sakrifikatzerakoan edo Hiltzerakoan
Azaroaren 22ko 454/1994 Dekretua 95/03/20ko 55. E.H.A.A. - Potentzialki Arriskutsuak diren Animaliak Edukitzeari buruzko Araubide Juridikoa
Abenduko 23ren 50/1999 Legea 99/12/24ko 307.E.B.O. - 50/1999 Legearen garapena
Martxoaren 22ko 287/02 Errege-dekretua 02/03/27ko 74.E.H.A.A - Euskal Autonomi Elkartean txakurrak izatea
Ekainaren 1eko 101/2004 Dekretua - 44/2020 Dekretua, martxoaren 24koa, Euskal Autonomia Erkidegoan txakurrak edukitzeari buruzko Dekretua aldatzen duena 44-2020 Dekretua.pdf
- Betekizunak arriskutsuak izan daitezkeen txakurrak edukitzek
Tramitea

Ingurumen Arloa
Foruak 8 kalea
48992 Getxo
Telefonoa: 94 466 01 91
Posta elektronikoa: ingurumena@getxo.eus
Arretarako ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:etara.