Aurrekariak

1992an, Rio de Janeiron 120 gobernu elkartu ziren, garapen jasangarriaren kontzeptua zehazten saiatzeko, eta elkarrekin ekintza-plan bat egiteko pautak finkatzeko, munduaren garapenaren etorkizuna bideratzeko asmoz.

Inmigración e Interculturalidad
  • Batzar horietatik akordio handi batzuk atera ziren:
    • Ingurumenari buruzko Rioko adierazpena.
    • Basoei buruzko printzipio-adierazpena.
    • XXI agenda edo XXI programa (Garapen jasangarria munduko ekintza plana). Azken punto hori ekintza-programa bat da, gobernuek, garapen erakundeek eta batik bat toki erakundeek abian jarri behar dutena. Toki erakundeen pisua handia da, beraiek baitira herritarrengandik hurbilen dauden administrazioak.
  • 1994an, Danimarkako Aalborg hiran Europako Hirien Gutuna Jasangarritasunaren bidean delakoa idatzi zen (Aalborgeko gutuna). 330 hiri baino gehiagok sinatu zute. Gutun honetan hainbat gai biltzen dira: gobernagarritasuna, hiri-kudeaketa jasangarria, natur ondasun komunak, kontsumo eta bizimodu arduratsuak, plangintza eta diseinua, mugikortasun hobea eta trafiko gutxiago, osasunerako tokiko ekintza, tokiko ekonomia aktibo eta jasangarria, gizarte berdintasuna eta justizia berdintasuna, eta tokiko ekintzatik ekintza globalera igarotzea.
  • Gutun hau sinatuz, tokiko agintaritzak konpromisoa hartzen du tokiko 21 agenda horren prozesuan parte hartzeko. Haren helburua jasangarritasunerako tokiko ekintzako plan bat sortzea eta abiatzea da. Getxoko Udalak aho batez onetsi zuen, 2000ko urtarrilean, "Aalborgeko gutuneko" printzipioekin bat egitea

Aalborgeko gutuna

  • Gero, 2004ko uztailaren 30ean, Aalborg+10 konpromisoak onartu zituen.  Horrela, Getxoko Udalak udalerrian 21 Toki Agenda finkatzearen aldeko apustua egin zuen, zehazki Getxoko Jasangarritasunerako Ekintza Planeko jarduketa programak eta ildo estrategikoak, jasangarritasuna lortzeko toki tresna gisa.
  • Udal korporazioak konpromiso bat hartu zuen, Aalborgeko gutuna onartuz, eta horren itzalpean 2003an Tokiko Ingurumen Foroa osatu zuen Getxoko Udalak, Alkatetza Arloaren barruan, kontsulta izaerarekin, herritarren parte hartzerako. Tokiko Foroaren helburu nagusia da udal kudeaketan ingurumenaren babeseko eta jasangarritasuneko irizpideak sartzea, eta herritarren proposamenak sartzea udal eskumenak betetzean eta betearaztean, Getxo udalerriko natur eta hiri ingumenean.
  • Era berean, 2003. urteaz geroztik, Getxoko Udala Udalsarea 21ean dago, Jasangarritasunerako Euskal Udalerrien Sarea. Udalsarea 21 Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak sortutako sare autonomikoa da, euskal udalerrietako 21 tokiko agendak koordinatzeko  helburua duena eta udalerrien artean koordinazio foro bat ezarri nahi duena, tokiko ekintza planak gauzatu ahal izateko. www.udalsarea21.net
  • Hemendik aurrera, udaleko ekintza planbana onartu eta ezarri dira, kudeaketa tresna gisa: Getxoko Jasangarritasunerako 2004-2007 Ekintza Plana, 2008-2011 Ekintza Plana, 2012-2015 Ekintza Plana eta 2016-2019 Ekintza Plana.
  • 1992ko Rio de Janeiroko goi-bileran sortutako Agenda 21 kontzeptuak Nazio Batuek 2015ean onartutako 2030 Agendari lekua uzten dio orain. Agenda 21 udalerri askotan nabarmen finkatu bada ere, Agenda 2030ek garapen jasangarriaren kontzeptua ikuspegi zabalago batetik biziberritzeko eta eguneratzeko aukera ematen du.
  • 2020an idatzi zen Getxon lehenengo Tokiko 2030 Agendaren Ekintza Plana 2020-2023. Udal plan estrategiko hori udalerriko ingurumen, ekonomia eta gizarte mailako politikak irizpide jasangarriekin integratzean oinarritzen da.
oficina-medio-ambiente

Ingurumen Arloa

Foruak 8 kalea
48992 Getxo

Telefonoa: 94 466 01 91
Posta elektronikoa: ingurumena@getxo.eus
Arretarako ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:etara