2024/4/24
Argazkia: RCMA-RSC
Abrako Itsas Kirol Errege Klubak 2024ko bela egutegia aurkezten du
Abrako Itsas Kirol Errege Klubeko egoitzak hartzen zuen 2024ko bela egutegiaren aurkezpena. Joan den urtean bere 125garren urteurrena ospatu ondoren, aurten ere goi mailako probak antolatzen jarraitzen du Areetako Klubak, bai J-80, Estropada eta Gurutzontzi maileetan eta Bela arinean.
Hasteko asteburu honetan J-80 mailako Euskadiko Txapelketa lehatuko da Abrako uretan eta Engel & Völkers Sariaren ihardunaldi berri bat. Maiatzaren 1ean Alderantzizko Estropada lehiatuko da eta helmugan heltzen den lehen ontzia garailea da ez bait da zuzendutako denborarik egon. Ekainean Getxo-Santander Estropada eta Bizkaiko Gurutzontzi Txapelketa-Lurauto lehiatuko da (8-9), eta Ekainaren 22an Eskarra Saria-SURNE Estropada lehiatuko da. Udako geldialdira heldu baino lehen EKP Euskal Itsasaldea Estropada-Urrezko Balea, Match Race bat eta Getxo Xixon Estropadaren hasiera, azken hau Abuztuaren lehen astean, lehiatuko dira.
Argazkia: RCMA-RSC
Udako atsedenaldiaren ondoren, Kastro Kopa izango da eta Urrian International Women´s Cup eta Iberdrola Neskeen Ligako azken ihardunaldia lehiatuko da. Liga honetan Joana Abasolo Abrako Itsas Kirol Errege Klubaren estropadalaria lehiatzen dago bere taldekideekin SURNE ontzian, asteburu honetan Lanzaroten arituko dira, eta lehiaketa honi buruz hitz egiten zigun.
El Correo, Carmen Parra Hortz Klinika eta El Gallo Sariak, azken hau denboraldia amaitutzat emateko Abenduan, lehiatuko dira.
Argazkia: RCMA-RSC
Bela arinean José Luis Azqueta Saria lehiatu da eta Irailean José Luis de Ugarte Saria helduko da. Pixka bat lehenago, Abuztuaren 31an eta Irailaren 1ean, Juan Manuel Alonso Allende Saria lehiatuko da. Gainera Bizkaiko Txapelketa, Ramón Real de Asua eta Gabonetako Sariak-St. George’s British International School Bilbao lehiatuko dira. Lehiaketa hauez gain, José Luis de Ugarte Bela Eskolako Estropadalariak Euskal Ligan, Espainiako Txapelketetan eta beste estropadetan lehiatzen dira eta azken urteotan egundoko emaitza onak lortzen ari dira. Mail honetan lau sari lehiatu dira jadanik: Naútica Digital, Astobiza eta Erecacho-Say Languages Sariak eta OptiGetxo Estropada.
Egutegiaz eta Bela Eskolari buruz Eduardo García-Santamarina Abrako Itsas Kirol Errege Klubaren Kirol Zuzendariarekin hitz egin genuen.