2024/4/24
Argazkia: Bizkerre FT
Bizkerre taldeko Nerea García de Eulate 14 urte azpiko Espainiako selekzioaren lehenengo deialdian
14 urte azpiko Espainiako selekzioak bere estreinuko deialdia egin du eta atzo, gaur eta bihar, hori da, Apirilaren 23, 24 eta 25 egunetan, entrenamenduak egingo ditu Segoviako Los Ángeles de San Rafael herrian eta aukeratuen artean Bizkerre taldeko Nerea García de Eulate dago. Hogeita lau jokalari daude Laura del Rio hautatzaileak prestatu duen zerrendan eta hamalau klubek ordezkariak dauzkate elkarretaratze honetan.
Jokalari gehiago dauzkan taldeak Barcelona da zortzirekin eta gero Betis, Real Madril eta Molinense taldeek bi ordezkari dauzkate. Jokalari banarekin, Bizkerre taldeaz gain, Athletic, Atletiko Madril, Gazte Berriak, El Progreso, Orzán, Espanyol, Sant Feliu de Guixols, Mutilvera eta Zaragoza taldeak daude.