2024/4/24
Surfaren Herrien Sarearen marka-irudia hautatzeko deialdia
Surfaren Herrien Sareak, 2022tik Getxo kide duenak, prozesu parte-hartzailea ireki du bere marka-irudia aukeratzeko. Gure udalerriaz gain, sare horretakoak dira Ferrol eskualdeko Kontzeluen Mankomunitatea eta Carballo (Galizia), Castrillón (Asturias) eta Ribamontán al Mar (Kantabria) udalerriak. Prozesu honetan parte hartu ahal izango da online bozkatuz maiatzaren 5era arte, igandea, orrialde honetan: https://www.getxo.eus/redsurf
Sare horren lehen ekintzetako bat irudi korporatibo bat sortzea da, lankidetza horren espiritua eta hura osatzen duten helmuga turistikoen balioak irudikatuko dituena.
Surfaren Herrien Sarea surfaren turismoa modu iraunkorrean kudeatzeko lankidetza-plataforma da, ingurune naturala zaintzeko eta parte hartzen duen herri bakoitzaren berezitasunak nabarmentzeko. Ekimen hau –extGenerationEU– Europar Batasunak finantzatutako Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planari dagokio, Espainiako Gobernuko Industria eta Turismo Ministerioak antolatutako “Experiencias Turismo España” programaren bidez.