2024/4/23
Getxo BKT Junior. Argazkia: FEDVASVOL
Getxo Boleibol Kirol Taldea Euskadiko Txapelduna Junior eta Gaztetxo maileetan eta txapeldunordea Gazte mailan
Azken bi asteburu hauetan Neskeen Euskadiko Txapelketak lehiatu dira Junior, Gazte eta Gaztetxo maileetan eta Junior eta Gaztetxo maileetan Getxo Boleibol Kirol Taldea Euskadiko Txapeduna izendatu da eta txapeldunordea Gazte mailan.
Junior mailako Euskadiko Txapelketa Faduran jokatzen zen joan den asteburuan eta talde getxotarrak Sestao taldeari irabazten zion finalean 3-2 emaitza batekin, norgehiagoka irauliz. Hobeto hasten zen talde sestaotarra eta 0-2 emaitza batekin jartzen zen lehen bi setetan irabaztean 23-25 eta 17-25 tartekoekin. Baina hirugarren setean berpizten zen Getxo BKT eta 25-22 emaitza batekin nagusitzen zen. Laugarrenean ere 25-19 emaitza batekin irabazten zion talde sestaotarrari, eta bostgarren setean, intentsitate handikoa, 15-8 emaitza batekin irabazten zuen talde getxotarrak.
Getxo BKT-k final atarian Madre de Dios taldea kanporatzen zuen bi setetan (25-11 eta 25-14), eta final laurdenetan 2-0 emaitza batekin nagusitzen zen Ekialde taldearen aurrean, 25-2 eta 25-8 tartekoak izanik. Beste final atarian Sestao taldeak 2-0 emaitza batekin irabazten zion Aixerrota talde getxotarrari, 25-17 eta 25-19 tartekoak izanik. Final laurdenetan Sestao taldeak Ostadar taldea kanporatzen zuen 2-0 emaitza batekin (25-13 eta 25-21), eta kanporaketa honetan Aixerrotak 2-0 irabazten zion Galdakao taldeari 2-0 emaitza batekin (25-16 eta 25-19).
Orain dela bi asteburu Fadurak hatzen zuen Neskeen Gazte mailako Euskadiko Txapelketa eta Getxo BKT txapeldunordea zen finalean galtzean Sestao taldearen aurrean 3-0 emaitza batekin, 25-11, 25-17 eta 25-20 tartekoak izanik. Finalera heltzeko talde getxotarrak 2-0 irabazten zion Madre de Dios taldeari (25-16 eta 25-18) eta final laurdenetan 2-0 emaitza batekin irabazten zion Oarso taldeari (25-6 eta 25-5). Sestao taldeak Galdakao kanporatzen zuen final atarian 2-0 emaitza batekin (25-15 eta 25-15) eta final laurdenetan Ekialde taldeari irabazten zion 2-0 emaitza batekin (25-16 eta 25-14).
Data berberean Neskeen Gaztetxo mailako Euskadiko Txapelketa Galdakaon lehiatzen zen eta Txapelduna Getxo BKT taldea zen finalean irabaztean Sestao taldeari 3-0 emaitza batekin, 25-16, 25-21 eta 25-20 tartekoak izanik. Finalera heltzeko final atarian Galdakao kanporatzen zuen 2-0 emaitza batekin (25-20 eta 25-5), eta final laurdenetan Tolobolei taldeari irabazten zion 2-0 emaitza batekin (25-11 eta 25-8). Sestao taldeak final atarian Madre de Dios taldeari kanporatzen zuen 2-1 emaitza batekin (18-25, 25-17 eta 15-7), eta final laurdenetan Ekialde taldeari irabazten zion 2-0 emaitza batekin (25-23 eta 25-15).