2024/4/23
Romo Eskubaloi Taldea Bidasoa taldearekin neurtuko da Euskal Koparen finalean
Hirugarren aldiz Romo Eskubaloi eta Bidasoa Irun taldeak neurtuko dira Euskal Koparen finalean asteazken honetan, Apirilak 24an, Ermuako Miguel Ángel Blanco Kiroldegian arratsaldeko seirak eta laurdenetan. Orain arte talde hauen artean lehiatutako bi finaleetan talde irundarra nagusi atera da, lehenengoan Gobelan eta joan den urtean Laudion.
Bidasoa taldea ASOBAL ligako talde bat da, mail gorena estatu mailan, eta faboritorik nagusiena da finala eskuratzeko, nahiz eta jokalari erabilienek atsedena edukdiko dute eta bigarren taldeko jokalari batzuek ere jokatzen egongo dira. Talde romotarrean ere jokalari batzuek atsedena edukdiko dute, kontutan hartuz hurrengo bi ihardunaldieetan denboraldia erabakiko dela eta Romo Eskubaloi Taldearen asmoa igoera fasean sartzea dela.
Final honetara heltzeko, talde romotarrak finala atarian Zarautz taldeari kanporatzen zuen 22-32 emaitza batekin herri gipuzkoarrean lehiatutako norgehiagokan joan den Azaroaren 1ean. Sailkatze fasean Romo Eskubaloi taldeak bi norgehiagoka irabazten zituen, Egia taldeari irabazten zion Donostian (22-32) eta Tolosa taldeari etxean (37-30), baina azken ihardunaldian Eibar taldearen aurrean galtzen zuen talde romotarrak 37-24 emaitza batekin.
Beste finalerdian Bidasoa taldeak 35-44 emaitza batekin irabazten zion Eibar taldeari.
Gizonezkoen finalaren ostean Neskeen mailako Euskal Kopako finala jokatuko da etxeko Errotabarri eta Bera Bera taldeekin arratsaldeko zortziak eta laurdenetan.