2023/12/8
Argazkia: Getxo IW
Irene Pera seigarren tokian sailkatzen da Rotterdam Meet-eko Junior mailako berrehun estiloetan
Getxo Igeriketa Waterpolo Bolue Kirol Elkarteko igerilaria den Irene Pera seigarren tokian sailkatzen zen joan den astean Herbereetako Rotterdameko Meet-eko berrehun Estiloetako Junior mailan. Espainiako selekzioarekin lehiatzen egon zen igerilari getxotarra Nazioarteko proba honetan. Berarekin batera talde getxotarraren entrenatzailea den Jon Ales Artaza egon zen.
Bi minutu, hogeita bat segundu eta berrogeita hamasei ehuneneko denbora bat behar zuen aldea betetzeko eta bakarrik segundu bat eta hogeita hamalau ehunenekotatik geratzen zen brontzezko dominatik. Mare Schallenberg hirugarrena zen bi minutu, hogei segundu eta hogeita bi ehuneneko denbora batekin. Bostgarren tokian sailkatzen zen Aaliyah Schiffelek larogeita zortzi ehuneneko ateratzen zizkion Irene Perari eta laugarrenak, Leni von Boninek, segundu eta hamar ehuneneko.
Garailea Noelle Benkler zen bi minutu, hamazortzi segundu eta berrogei ehuneneko denbora batekin, hiru segundu eta hamasei ehuneneko ateratzen Irene Perari. Igerilari getxotarraren atzetik Hannah Schneider sailkatzen zen zazpigarren tokian berrogeita hamazortzi ehuneneko gehiago egitean eta zortzigarrena Djanilla Brink sailkatzen zen Irene Peraren segundu bat eta hogeita hamar ehunenekotara.