2023/12/7
Argazkia: RC Jolaseta
Gazte mailako Jolaseta Neskeen eta Mutilen Taldeak Valentzian lehiatuko den Espainia Kopan egongo dira
Ostegun honetatik, Abenduaren 7tik, igandera arte, 10ra arte, Gazte mailako Jolaseta Neskeen eta Mutilen Taldeak Valentzian arituko dira Espainia Kopan parte hartzen. Ostegunean lehen norgehiagokak jokatuko dira eta Mutilen mailan talde getxotarra Madrilgo Club de Campo taldearekin neurtuko da eguerdiko ordubi t’erdietan Carrasca zelaian.
Norgehiagoka honen garailea Xaloc eta San Fernando taldeen arteko galtzailearekin neurtuko da eta galtzaileak aipatutako norgehiagokaren garailearekin arituko da. Norgehiagoka hauek ostiralean lehiatutako dira eta ostiral honetako garaileak final atarietarako sailkatuko dira eta galtzaileak bostgarren eta zortzigarren tokien artean sailkatzeko geratuko dira.
Neskeen mailan Jolaseta taldeak arratsaldeko bostak hogei gutxiagotan jokatuko du Valentzia taldearen aurrean Beteró zelaian. Norgehiagoka honen garailea Tenis eta Polo taldeen arteko galtzailearekin neurtuko da eta norgehiagoka honen garailea beste neurketaren galtzailearekin neurtuko da ostiralean. Ostiral honetan lehiatuko diren lau norgehiagoken garaileak final aterietarako sailkatuko dira eta galtzaileak, berriz, bostgarren eta zortzigarren lekuen artean sailkatzeko arituko dira.
Hirugarren eta laugarren tokietarako neurketak eta finalak, bai mutilen, bai neskeen mailan, igandean lehiatuko dira