2023/12/7
Kartela: Getxo BKT
Fadurak Getxoko XIII. Boleibol Txapelketa hartuko du asteburu honetan Neskeen 17 eta 21 urte azpiko maileetan
Boleibola nagusi izango da asteburu honetan gure udalerrian, Fadurako Kiroldegiak hartuko bait du Getxoko XIII. Boleibol Txapelketa- Gotzon Bilbao Oroimena, Neskeen 17 eta 21 urte azpiko maileentzako. Norgehiagokak ostiral arratsaldeko lauretan hasiko dira, Abenduaren 8an, eta ligaxkako norgehiagokak larunbat arratsaldera arte luzatuko dira.
Larunbat arratsaldean ere, Abenduaren 9an, final laurdenak eta final atariak lehiatuko dira eta igande goizean azkeneko sailkapenak ezagutzeko norgehiagokak jokatuko dira eta finalak eguerdiko hamabi t’erdietan hasiko dira.
17 urte azpiko mailan zortzi talde egongo dira lehiatzen bi multzotan erdibituak. Horrela, A multzoan Getxo, Mallorkako CIDE, Madrilgo Moralzarzal eta Kantabriako Astillero taldeak egongo dira lehiatzen eta B multzoan Aixerrota, Bartzelonako Sant Cugat, Gasteizko Jatorkide eta Galdakao taldeak arituko dira.
21 urte zapiko mailan sei talde jokatzen egongo dira multzo bakar batean. Etxeko Getxo eta Aixerota taldeez gain, Galdakao, Bartzelonako Sant Cugat eta Taradell eta Bunyola talde mallorkarra neurtuko dira ligaxka batean.
Norgehiagoka guztiak Faduran jokatuko dira eta, horretarako, hiru pista egongo dira. 17 urte azpiko norgehiagoka gehienak bat pistan jokatuko dira eta hirugarren pistan 21 urte azpiko taldeak arituko dira. Hala eta guztiz, bi maileetako norgehiagoka batzuk bigarren pistan jokatuko dira.