2022/8/15
Argazkia: C.F. La Nucía
Isaac Aketxe aurrelari getxotarrak La Nucia taldearekin jokatuko du datorren denboraldian Federazio Lehen mailan
La Nucia taldearen izena ez da oroigarroa izango Arenas taldearen jarraitzaileentzako talde alacantarrak igoerarik gabe utzi bait zion talde areatarrari joan den ekainean.
Azkenean La Nucia igotzen zen Federazio Lehen mailara eta talde honekin Arenas taldeko jokalari ohia den Isaac Aketxe aurrelaria egongo da lehiatzen denboraldi honetan. Alacanteko Hercules taldetik dator eta orain dela sei urtetik Alacante eta Murtziako lurraldeetatik mugitzen da aurrelari romotarra. 2016ko udan Albacete taldera heltzen zen eta hortik aurrera Kartagena, UCAM Murtzia eta Hercules taldeetatik igaro da La Nucía taldera heldu beino lehen.
Aipatutako 2016ko udan Albacete taldera heltzen zen Leonesako Kulturala taldetik bi denboraldia egon ondoren Leongo taldearekin. Lehen Sestao River, Eibar, Real Sociedad B, Athletic, Bilbao Athletic eta Arenas taldeetan egon zen jokatzen Isaac Aketxe.
Hogeita hamahiru urteekin, jokalari getxotarra Bigarren B mailako Lehen, Bigarren eta Laugarren multzoetan egon da jokatzen, Federazio Bigarren mailako Hercules taldearekin egon zen joan den denboraldian, Bigarren A mailarako igoera faseetan ere egon da jokatzen, Bigarren B mailarako ere bai eta Errege eta Federazio Kopeetan ere egon da lehiatzen jokalari romotarra. Eta hamabi minutu jokatzen zituen lehen mailan Athletic taldearekin Villarreal taldearen aurrean 2009ko Irailaren 20an.