2022/5/21
Argazkia: Artxiboa
Getxo Saski Neskeen Taldeak azken unera arte aurpegia ematen zuen Mondragon Uniberstitatearen aurrean, baina galtzen zuen eta Lehen Nazional mailara igoera fasetik kanpo geratzen zen 78-64 emaitza batekin amaitzen zen norgehiagoka batean. Alde haundiena da markagailuan, azken minutuetan 8-0 tarteko bat jasotzean talde getxotarra bi hiruko eta bi puntutako saskiraketa batekin. 70-64 zihoan emaitza, baina 8-0 tarteko honekin 78-64 azkeneko emaitzara arte heltzen zen.
Oso parekatuta egon da norgehiagoka eta bi tade aurretik joan dira markagailuan. 18-17 izan da lehen laurdenaren tartekoa eta bigarrenean 20-19. Horrela, atsedenaldira 38-36 emaitza batekin iristen zen. Hirugarren laurdenaren hasieran, eta bi jaurtiketa libre jaso ondoren, talde getxotarrak 0-9 tarteko bat lortzen zuen, bi puntutako hiru saskiraketekin eta hiruko batekin, eta hamaika puntutako alde bat edukitzen zuen talde getxotarrak (43-54), 5-18 tarteko bat egin ondoren. Baina hortik hirugarren laurdenera arte bakarrik puntu bat lortzen zuen Getxo Saskik eta talde gipuzkoarrak, berriz, hamaika. 11-1 tarte honen ostean, 54-55 emaitza batekin iristen zen hirugarren laurdenaren amaierara.
Azken laurdenaren hasieran berriro ere aurretik jartzen zen Arrasateko taldea eta Getxo Saski taldeari asko kostatzen zitzaion puntuak lortzea. Horrela, pixkanaka pixkanka sei puntutara igo da aldea (68-62 ala 70-64), eta azken minutuetan, eta 8-0 tarteko batekin, talde arrasatearrak garaipena eskuratzen zuen eta finalerako sailkatzen zen.