Hileko kirolari edo taldea

Hilabetero Getxoko kirolari edo talde bat nabarmentzen dugu.

2022ko Uztaila

IRENE PERA

Getxo Igeriketa Bolue Kirol Elkarteko igerilariak lau domina eskuratzen zituen Logroñon lehiatutako  Haur mailako Udako Espainiako Txapelketan. Horietako bi dominak urrezkoak ziren (100 metro Bizkarrean eta 200 metro Libretan), bat zilarrezkoa (100 metro Libretan) eta beste bat brontzezkoa (200 metro Estiloetan). 

2022ko Ekaina

JOSÉ AZQUETA

Abrako Itsas Kirol Errege Klubeko estropadalaria J-80 mailako Espainia Kopako txapeldunordea izendatzen da Biobizz ontziarekin Santanderreko uretan lehiatutako proban.

2022ko Maiatza

JULENE ERAÑA

Gimnasta getxotarrak urrezko domina lortu du Erritmiko Gimnastika Euskadiko Txapelketako Xingola mailan eta bigarren tokia taldekako mailan Gasteizen lehiatutako txapelketan Sakoneta Gimnasia Erritmiko Taldearekin.

2022ko Apirila

BIZKERRE NESKEEN FUBOL TALDEA

Bizkerre Neskeen Lehen Taldea Lehen Nazional mailako Txapelduna izendatu da, joan den hilabetean Hirugarren Federazio mailara igoera lortu ondoren

2022ko Martxoa

JON ZABALA, BITTOR ABOITIZ Y KERMAN AURREKOETXEA

Getxo Rugby Taldeko harrobian hezitako hiru jokalari getxotarrak, orain Frantziako taldeetan jokatzen ari dira, 2023ko Frantziako Munduko Txapelketarako sailkatu dira Espainiako selekzioarekin eta Europako Txapeldunordeak izendatu dira Tiblisin galdu ondoren Georgiako selekzioaren aurrean 49-15 emaitza batekin.

2022ko Otsaila

NAIOMI MATTHEWS

Borrokalari getxotarrak bi urrezko domina lortzen zituen Espainiako Txapellketako Grappling eta Grappling GI maileetan.

2022ko Urtarrila

OIER ZÁRRAGA

Athletic taldearen erdilari getxotarra Superkopako txapeldunordea izendatu da Riaden lehiatutako finalean galtzean Real Madril taldearen aurrean 2-0 emaitza batekin

2021ko Abendua

JOLASETA GAZTE ETA GAZTETXO MAILAKO MUTILEN TALDEAK

Belar hockeyko Jolaseta Mutilen Gazte Taldea Espainia Kopako Txapelduna izendatu da Club de Campo taldeari irabazi ondoren 3-1 emaitza batekin finalean eta areto hockeyko Gaztetxo Mutilen Taldea hirugarren tokian sailkatu da Espainiako Txapelketan

2021ko Azaroa

PABLO GÓMEZ

Getxo Rugby taldeko bigarren lerroa Europako 20 urtez azpiko Txapelduna izendatu da Espainiako Selekzioarekin Koimbran lehiatutako finalean irabaztean Portugaleko Selekzioari 9-15 emaitza batekin.


2021ko Urria

NAIOMI MATTHEWS

Borrokalari getxotarra Munduko Txapelduna izendatzen zen Grappling Gi eta Grappling mailak Serbiako Belgrado hirian lehiatutako Munduko Txapelketan.

2021ko Iraila

MANOLO REY-BALTAR ETA BORJA REIG

Abrako Itsas Kirol Errege Klubeko estropadalariak diren Manolo Rey-Baltar eta Borja Reig Europako Snipe mailako txapeldunak izendatzen dira gazte mailan Almerian lehiatutako txapelketan.

2021ko Abuztua

GETXO IGERIKETA BOLUE KIROL ELKARTEA

Talde getxotarrak zilarrezko domina bat lortu du 4x200 Metro Erreleboko Neskeen Junior mailan eta brontzezko domina 4x100 Metro Erreleboko Neskeen Junior mailan Kanariar Handiko Las Palmas hirian lehiatutako Espainiako Udako Txapelketetan. Gainera Mar Elvirak bi aldiz hautsi du Bizkaiko Errekorra 200 metro Bularrean.

2021ko Uztaila

VICTORIA MADARIAGA ETA BOSCO VILALLONGA

Jolasetako Belar Hockeyko taldeko Victoria Madariagak zilarrezko domina lortzen du Europako 18 urte azpiko Txapelketan eta Bosco Vilallongak brontzezko domina txapelketa berberean.

2021ko Ekaina

RASPAS ARRAUN ETA JORGE PINEDA

Zazpi domina Raspas Arraun taldearentzat ( lau urrezkoak, bi zilarrezkoak eta brontze bat) eta zilarrezko domina bat Getxo Arraun taldearentzat Arabako Legutioko urtegian lehiatutako Euskadiko Gaztetxo, Gazte, 23 urte azpiko, Egokitua eta Absoluto Txapelketetan. Jorge Pinedak (Getxo Arraun) zilarrezko domina lortu zuen arraunketa egokituko gizonezkoen skiffean.

2021ko Maiatza

VIRGINIA DÍAZ ETA JAVIER FONTANEDA

Raspas del Embarcadero Arraun Taldeko arraunlaria II.Munduko Kopako Txapelduna izendatzen zen 2- mailan, Aina Cidekin bikotea eginez, Luzernan lehiatuako proban, eta Javier Fontaneda korrikalari getxotarrak Munduko markarik onena hausten zuen 5000 metrotako Master 57 mailan 14:45.40 denbora batekin.

2021 Apirila

NAIOMI MATTHEWS

Borrokalari getxotarra Europako Txapelduna izendatzen da Grappling GI mailan eta brontzezko domina lortzen du Grappling mailan. Gainera beste bi urrezko domina lortzen ditu Espainiako Grappling eta Grappling GI Txapelketan.

2021ko Martxoa

MIKEL BILDOSOLA

Getxo Swim Camp Taldeko Mikel Bildosola Europako 35-39 urte bitarteko Master errekorra hausten du 100 eta 200 metro Libretan Galdakaoko Master Sarian. Errekorra berria ehun Libretan berrogeita hamar segundu eta hogeita hamar ehunenekoa da eta berrehun Libretan minutu bat, berrogeita hamahiru segundu eta berrogeita bat ehunenekoa da.

2021ko Otsaila

MARCOS CÉSAR MORALES

Raspas del Embarcadero Arraun Taldeko Marcos César Morales arraunlariak zilarrezko domina bat lortzen du Munduko Areto Arrauneko Txapelketako 40-50 urte bitarteko mailan.

2021ko Urtarrila

VIRGINIA DIAZ Y JON ANDER GARRIDO

Raspas del Embarcadero Arraun Taldeko arraunlaria eta Kadiz Futbol taldeko jokalaria 2020ko Getxoko Kirolaririk Onenen Sariarekin izendatuak izan dira.

2020ko Abendua

VIRGINIA DÍAZ

Raspas del Embarcadero Arraun Taldeko arraunlariak COEren domina jasotzen du bere kirol merituengatik.

2020ko Azaroa

GETXO RUGBY NESKAK

Talde getxotarra Ohorezko B mailara igotzen da Toledon lehiatutako igoerako fasean Toledoko Aguilas taldeari irabazi ondoren 22-0 emaitza batekin.

2020ko Urria

VIRGINIA DÍAZ

Raspas del Embarcadero Arraun Taldeko Virginia Díazek zilarrezko domina lortzen du Poloniako Poznan hirian lehiatutako Europako Txapelketako lemazain gabeko bikoan Aina Cidekin bikotea eginez.

2020ko Iralea

GARAZI SÁNCHEZ

Surflari getxotarra Espainiako Surf Txapeldunordea izendatzen zen Koruñako Valdoviño herrian lehiatutako txapelketan.

2020ko Abuztua

SOCIEDAD CICLISTA PUNTA GALEA

Loiumat Punta Galea Junior taldeak lau txirrindulari kokatzen zuen Bizkaiko Erlojupeko Txapelketako lehen zortzi sailkatuen artean. Horrela, Oier Muñiz laugarren tokian sailkatzen zen, Pablo Castresana bostgarrena zen, Eder Moreno seigarrena eta zortzigarren tokian Eneko Apodaka sailkatzen zen

2020ko Ekaina

GETXO ERRUGBIA

Hilabete honetan, baina orain dela 30 urte, talde getxotarrak lehendabiziko aldiz Errege Kopa eskuratzen zuen Santboiana taldeari irabaztean Getafen 28-7 emaitza batekin.

2020ko Maiatza

JOLASETA NESKEEN BELAR HOCKEYKO TALDEA

Neguriko taldea igotzen da Ohorezko mailara Iberdrola  Espainiako Federazioak amaitutzat ematean lehiaketa Covid 19 birusagatik.

2020Ko Apirila

GETXO ERRUGBIA

Talde getxotarrak Ohorezko Mailara igotzea lortzen zuen Espainiako Federazioak amaitutzat ematean lehiaketa Covid 19 birusagatik.

2020ko Martxoa

GETXO BOLEIBOL KIROL TALDEA

Talde getxotarra Gaztetxo mailako Euskadiko Txapelduna izendatzen da Sestao taldeari irabazten finalean 3-0 emaitza batekin.

2020ko Otsaila

NAIOMI MATTHEWS

Naiomi Matthews borrokalari getxotarra Europako Txapelduna izendatzen da Roman lehiatutako txapelketako 53 kiloko No-Gi mailan eta Espainiako Txapelduna Gi mailan. Gainera, brontzezko domina bat lortzen du Europako Txapelketako 53 kiloko Gi mailan eta zilarrezko domina bat Espainiako Txapelketako No-Gi mailan.

2020ko Urtarrila

CD GETXO
Talde getxotarra Lurraldeko Ohorezko mailako sailkapen buruan jarri da hilabete honetan lehiatutako lau norgehiagoketan irabazi ondoren

2019ko Abendua

JOLASETA

Gazte mailako Jolaseta Mutilen Taldea Espainiako Kopako Txapelduna izendatzen da.

2019ko Azaroa

ARENAS

Talde areatarrak Kirol Merezimenduzko Errege Aginduan sartzen du Urrezko Plaka mailan.

2019ko Urria

AMAIA BIDARTE

Judo Klub Getxo taldeko judokalari getxotarra Munduko Txapelduna izendatzen da 57 kilo azpiko F3 mailan Marokoko Marrakech hirian lehiatutako Munduko Txapelketan


2019ko Iraila

OLATZ ORTEGA ETA GETXO ARRAUN

Orio Arraun Elkarteko Olatz Ortega arraunlari getxotarra nagusitzen da ontzi gipuzkoarrarekin Kontxako Banderan eta Getxo Arraunek igoera lortzen du KAE 1 Ligara.

2019ko Abuztua

MIKEL BILDOSOLA / GETXO IGERIKETA WATERPOLO BOLUE ELKARTEA

Getxo Igeriketa Waterpolo Bolue Elkartea zazpi dominarekin itzultzen zen Hego Koreako Gwanjou herrian lehiatutako Munduko Master Txapelketatik. Horietako hiru dominak Mikel Bildosolarentzat izan ziren: Urrezko domina 100 metro Libretan eta bi brontzezkoak 50 metro Tximeletan eta 50 Libretan 35-39 urte bitarteko maileetan. Beste bi urrezko dominak 4x50 Errelebo Libretan 100-119 urte bitarteko mailan (Mikel Bildosola, Germán Zubiaur, David Juiz eta Mikel Deba) eta 4x50 Errelebo Estiloetan 120-159 urte bitarteko mailan ( David Juiz, Zigor Díaz, Mikel Bildosola eta Germán Zubiaur) lortzen ziren , eta 200 metro Bularrean Itziar Tardaguilak zilarrezko domina bat lortzen zuen 30-34 mailan eta Zigor Díazek beste zilarrezko domina bat 200 metro Estiloetan 35-39 urte bitarteko mailan  

2019ko Uztaila

UNAI GARATE

Jokalari getxotarra Europako Txapelduna izendatu da Espainiako Belar Hockeyko selekzioarekin berrogei urte baino gehiagoko mailan

2019ko Ekaina

JONATHAN CASTROVIEJO

Jonathan Castroviejok Espainiako txapeldun atera da berriro ere erlojupekoan. Modalitate honetako bere bosgarren urrea da, Estatúan lortzen duen lehenengoa.

2019ko Maiatza

JOLASETA

Irristailu Hockeyko Jolaseta Taldea Iparraldeko OK Brontzeko ligako txapelduna izendatzen da bi ihardunaldien faltan Iruña taldeari irabazi ondoren 1-2 emaitza batekin.  Lehen Ipar Ligako Txapelduna izendatzen zen eta igoera lortzen zuen OK Zilarra ligara.

2019ko Apirila

ASIER GARCÍA

Getxon bizi den Asier García bilbotarra Gurpil Aulkiko Saskibaloiko  Euroligako Txapelduna izendatzen da Bidaideak taldearekin Ingalaterrako Sheffield hirian lehiatutako txapelketan.

2019ko Martxoa

GETXO IGERIKETA WATERPOLO

Getxo Igeriketa Waterpoloko Mutilen taldea EH Liga Lehen Mailara igotzen da Sestao taldearen aurrean irabazi ondoren 9-5 emaitza batekin eta hamasei norgehiagoka jarraian gehitzen du galdu gabe.

2019ko Otsaila

RASPAS DEL EMBARCADERO

Areetako Klubeko entrenatzailea eta arraunlaria den Marcos César Moralesek urrezko domina bat lortzen du 2000 metrotan eta brontzezko beste domina bat 500 metrotan Munduko Arraun Indoor Txapelketako probetan 43-49 urte bitarteko mailan, Kaliforniako Long Beach herrian lehiatutakoan eta Virginia Díaz, Areetako klubeko arraunlaria Espainiako Txapelduna izendatzen da Ourenseko Castrelo Do MIño herrian lehiatutako Espainiako Aulki Mugikorreko Distantzia Handiko  Txapelketan.

2019ko Urtarrila

CD GETXO

Club Deportivo Getxo taldeak galdu gabe bukatzen du hila hau hiru garaipen eta berdinketa bat lortu ondoren, hori da hamabi puntutataik hamar atera egin ditu talde getxotarrak.  

 

2018ko Abendua

GETXO IGERIKETA WATERPOLO BOLUE KIROL ELKARTEA

Talde getxotarraren Neskeen taldea hirugarren tokian sailkatzen zen XXIV. Espainiako Kopako Bigarren mailan eta Mutilen taldea laugarrena sailkatzen zen lehiaketa berberean hamazazpi domina lortzen bi taldeen artean.

2018ko Azaroa

XABIER PEREDA

Karateka getxotarrak urrezko domina bat lortzen zuen Leongo Ponferrada hirian lehiatutako Espainiako 21 urte azpiko Kata Txapelketan

2018ko Urria

CD GALEA

Talde getxotarrak hilabete bikain bat burutu du hiru norgehiagoka irabaztean eta beste bat berdintzean.

2018ko Iraila

GRAPPLING

Naiomi Matthewsek urrezko domina bat lortzen du Kimono gabeko mailan eta brontsezko bat kimonorekin mailan Kazajstaneko Astana hirian lehiatutako Munduko Txapelketan

2018ko Abuztua

JOLASETA BELAR HOCKEYKO BETERANOAK

Belar Hockeyko Jolaseta Beteranoen taldeko jokalariak diren Joachim Meissner, Jorge Zufía, Edu Vilallonga eta Senior lehen taldeko entrenatzailea den Alejandro Iglesias, urrezko domina batekin itzuli dira Munduko Txapelketatik Espainiako +45 selekzioarekin eta Unai Garatek zilarrezko domina lortu du +40 mailan.   

2018ko Uztaila

RAFAEL VILALLLONGA

Belar Hockeyko Jolaseta taldeko jokalaria Europako 18 urte azpiko txapelduna izendatzen da Espainiako Selekzioarekin Santanderren lehitutako txapelketan finalean irabaztean Holandako selekzioari 2-1 emaitza batekin.  

2018ko Ekaina

VIRGINIA DÍAZ

Raspas del Embarcadero Arraun Elkarteko Virginia Díaz arraunlariak Urrezko domina bat lortzen du Skiff mailan Tarragonan lehiatzen ari den Mediterraneoko Jokuetan 

2018ko Maiatza

JOLASETA GIZONEN TALDEA

Jolaseta Mutilen taldea Ohorezko A mailara igotzen da SPV Complutense taldeari irabaztean igoera-jaitsierako kanporaketako hirugarren norgehiagokan 2-0 emaitza batekin.

2018ko Apirila

BIZKERRE NESKAK

Hamahiru denboraldi geroago Bizkerre Neskak taldea Bigarren mailara igotzen da eta itzultzen da Nazional mail batera

2018ko Martxoa

KERMAN AURREKOETXEA

Frantziako Mont de Marsans taldeko jokalari den Kerman Aurrekoetxea getxotarrak brontzezko domina eskuratzen du Espainiako selekzioarekin Polonian lehiatutako Europako 18 urte azpiko Txapelketan Portugaleko selekzioari irabazi ondoren hirugarren eta laugarren tokietarako norgehiagokan.  

2018ko Otsaila

MARCOS CÉSAR MORALES ETA MIKEL BILDOSOLA

Raspas del Embarcadero Arraun Elkarteko entrenatzailea eta arraunlaria den Marcos César Morelesek bi urrezko domina eta zilarrezko domina bat eskuratzen ditu Virginiako Remoergometroko Munduko Txapelketan eta beste urrezko domina bat Bostonen lehiatutako C.R.A.S.H. B Nazioarteko Txapelketan.

Getxo Igeriketa Waterpolo Bolue Elkarteko Mikel Bildosola igerilariak Europako ehun Libre metrotako Master +30 errekorra gainditu du Málagan lehiatu diren Espainiako Master Txaepelketan eta bi brontzezko domina gehitu ditu  X. Meeting Lisboa lehiaketan berrogeita hamar eta ehun metrotako probeetan.

 

2018ko Urtarrila

RASPAS DEL EMBARCADERO

Talde areatarrak bi domina lortu egin ditu Espainiako Distantzia Luzeko Txapelketan (bata urrezkoa eta bestea brontzezkoa), beste bi Espainiako Remoergometro Txapelketan ( urrezkoa eta zilarrezkoa), eta beste bi Euskadiko Distantzia Luzeko Txapelketako 4x mailan (bata urrezkoa eta bestea brontzezkoa).

2017ko Abendua

ROMO ESKUBALOI TALDEA

Talde romotarra norgehiagoka batere ez galdu gabe amaitu da Abendu honetan bi garaipena lortzean, biak etxean Barakaldo eta Usurbil taldeen aurrean, eta berdinketa bat Elgoibar taldearen aurrean herri gipuzkoarrean, eta jauzi garrantzitsu bat eman du sailkapenean eremu epel batera heltzean jaitsierako tokietatik urruntzen. 

2017ko Azaroa

CLUB TENIS FADURA

Talde getxotarrak igoera lortzen du Espainiako teniseko maila gorenera, hori da Lehen mailara, lehen aldiz bere historioan, eta datorren denboraldian Espainiako lehen zortzi talde onenen artean egongo da.  

2017ko Urria

XABIER PEREDA ELORDUY

Karateka getxotarra 21 urtez azpiko Karateko Munduko Txapelduna izendatu da Kata mailan Gotkas turkiarrari irabaztean Tenerifen lehiatutako finalean 3-2 emaitza batekin.

2017ko Iraila

MARCOS CÉSAR MORALES

Raspas del Embarcadero Arraun Elkarteko arraunlaria eta entrenatzailea den Marcos César Moralesek zazpi urrezko domina lortu ditu Eslovakiako Blend herrian lehiatutako Munduko Aulki Mugikorreko Txapelketan

2017ko Abuztua

MIKEL BILDOSOLA

Getxo Igeriketa Bolue Elkarteko igerilaria den Mikel Bildosola Munduko Txapelduna izendatu da ehun metro libre  30-34 urte bitarteko mailan Budapesten lehiatutako Munduko Master Txapelketan. Gainera beste zilarrezko domina eskurtau du 50 metro Tximileta mailan eta laugarren toki bat egin du 50 metro Libre mailan.

2017ko Uztaila

GETXO IGERIKETA

Talde getxotarrak hamalau domina lortu ditu Badajozeko Granadilla herrian lehiatutako Espainiako Master Txapelketan, Euskadiko Txapelduna izendatu da Taldekako Senior eta Gazte mailan, Euskadiko Txapelduna Neskeen mailan eta Txapeldunordea Gizonen mailan hogeita zortzi domina eskuratzean.

2017ko Ekaina

JONATHAN CASTROVIEJO

Txirrindulari getxotarra Espainiako Erlojupeko mailako Txapelduna izendatu da Sorian lehiatutako lasterketan

2017ko Maiatza

IBON LARRINAGA

Boxeolari getxotarra Mediterraneoko WBC Txapelduna izendatzen da Georges Leroy frantziarrari irabazi ondoren puntutan Frantziako La Rochelle hirian lehiatutako borrokaldian.

2017ko Apirila

JOLASETA IRRISTAILUA

Talde getxotarrak Irristailu Hockeyko Lehen Nazional mailara igoera  lortu du  Santander aldean lehiatutako igoerako faseko lehen bi norgehiagoketan nagusitu ondoren.

2017ko Martxoa

NAIOMI MATTHEWS

Getxoko borrokalaria Espainiako Grappling eta Grappling GI mailetako Txapelduna izendatu da Caceres lehiatutako txapelketan. 

2017ko Otsaila

MARCOS CÉSAR MORALES

Raspas del Embarcadero Arraun Elkarteko entrenatzailea eta arraunlaria den Marcos César Moralesek urrezko domina lortzen du Parisen lehiatutako Europako Ergometro Txapelketan  eta brontsezko domina Estatu Batuetako Boston hirian lehiatutako Munduko Txapelketan.

2017ko Urtarrila

VIRGINIA DÍAZ

Raspas del Embarcadero Arraun Elkarteko Virginia Díazek Urrezko domina bat eskuratzen du Skiff mailan Ourenseko Castrelo Do Miño herrian lehiatutako Espainiako Arraun Txapelketetan eta Zilarrezko domina bat Arraunergómetroko Espainiako Txapelketetan Ourenseko Ribadavia herrian lehiatutakoa.  

2016ko Abendua

JAIME BERGARECHE

Lau urte egon ondoren Padel Munduko lehiaketarik onenean, World Padel Tour, Jaime Bergarechek goi mailako padela uztea erabaki du eta Donostian lehiatutako Euskadi Keler Openean agurtu zen.  

2016ko Azaroa

BÁRBARA PLA, SAIOA JAURENA ETA CARMEN PÉREZ

Getxo Errugbia Taldeko hiru jokalari datorren urtean Irlandan lehiatuko den Munduko Txapelketarako sailkatu dira. Bárbara Pla eta Saioa Jaurena egon dira azkeneko kanporaketan Eskoziaren aurrean eta Carmen Pérez aurreko deialdietan egon da.

2016ko Urria

JONATHAN CASTROVIEJO

Txirrindulari getxotarrak brontsezko domina eskuratu du Dohan lehiatu den Munduko Txapelketako Erlojupeko lasterketan eta zilarrezko domina lortu du Nazioen Erlojupekoan. Gainera joan den hilabetean urrezko domina eskuratu zuen Europako Txapelketako Erlojupeko lasterketan.

2016ko Iraila

ASIER GARCÍA

Getxon bizi den gurpil aulkiko saskibaloi jokalari bilbotarra Asier Garcíak  Zilarrezko domina bat eskurazen du Espainiako selekzioarekin finalean galdu ondoren Estatu Batuetako selekzioarekin 52-68 emaitza batekin 2016ko Rioko Joku Paralinparrean.  

2016ko Abuztua

JONATHAN CASTROVIEJO

Txirrindulari getxotarrak Olinpiar Diploma  bat lortu zuen laugarren tokian sailkatzean Rioko Joku Olinpiarreko erlojupeko mailan lau segundu baino gutxiago geratzean brontsezko dominatik.

2016ko Uztaila

FERNANDO TÉLLEZ

Fernando Téllez igerilariak lau domina lortu ditu Kanaria Haundian lehiatu den Espainiako Udako Txapelketetako 50 urte baino gehiago mailan. Bi urrezko domina gehitu ditu 400 eta 1500 metro Kroll estiloetan, zilarrezko domina bat 200 metro Krollean eta brontsezko domina bat 200 metro bizkarrean.

2016ko Ekaina

SAIOA AGIRRE

Leioako Sakoneta taldeko gimnasta getxotarrak hiru urrezko domina lortu ditu Guadalajaran lehiatutako Espainiako Txapelketetan, bi bakarkako mailetan, mazo eta pilota mailetan, eta beste bat taldekako mailan Sakoneta taldearekin.

2016ko Maiatza

MIKEL BILDOSOLA

Getxo Bolue Kirol Elkarteko Mikel Bildosolak lau domina lortu ditu Londresen lehiatutako Europako Master Txapelketan. Hiru zilarrezkoak izan dira, 50 eta 100 metro libretan eta 4x50 metro libre mixtoan eta brontsezko bat 50 metro tximeleta mailan.

2016ko Apirila

GETXO GAZTEA ETA GETXO I.W.

Gazte mailako Getxo taldeak igoera lortzen du Ohorezko mailara eta Getxo Igeriketa Waterpolo Euskalherriko ligako lehen mailara igotzen da.

2016ko Martxoa

JOLASETA

Irristailuzko Hockeyko Jolaseta Taldea Ipar Ligako Txapelduna izendatzen da Laguna Negra taldea gainditzean Negurin 11-1 emaitza batekin.

2016ko Otsaila

XABIER PEREDA ETA EKAITZ PINTADO

Getxo Karate Club ISAN Defentsa Pertsonaleko Eskolako Xabier Peredak eta Ekaitz Pintadok urrezko domina lortzen dute Txipren lehiatu den Europako Kata Txapelketan.

2016ko Urtarrila

MARCOS CÉSAR MORALES

 Raspas Arraun Elkarteko arraunlaria eta entrenatzailea den Marcos Moralesek Munduko errekorra ergometro maraton mailan gainditzen du, 42 km eta 195 metro, bi ordu, hogei ta bost minutu eta hogei ta hamazazpi segundutako denbora batekin, hamar segundutan hobetzen aurreko errekorra.

2015ko Abendua

ILARGI GARCÍA GAMINDE

Kirolari getxotarra Espainiako 21 urtez azpiko Txapelketan nagusitu zen Kastellongo Benicassim herrian lehiatutakoan

2015ko Azaroa

XABIER PEREDA

Karateka getxotarra Munduko Txapeldunordea izendatu da Indonesian eta Espainiako Txapelduna, bai buruz buruko mailan, bai taldekako mailan Getxo Karate Klub ISAN Defentsa Pertsonaleko Eskolako Ekaitz Pintado eta Julen Barrerasekin batera.

2015ko Urria

JON ZABALA

Aviron Bayonnais taldeko jokalari getxotarra Europako Txapelduna izendatu da Espainiako selekzioarekin Lisboako finalean Errumaniako selekzioari gainditu ondoren 24-3 emaitza batekin

2015ko Irailea

JONATHAN CASTROVIEJO

Txirrindulari getxotarra laugarren tokian sailkatu zen Estatu Batuetako Richmond hirian lehiatutako Munduko Txapelketako Erlojupeko lasterketan. Bi segundu eta hirurogei ta hamalau ehunekotara geratu zen Brontsezko domina lortzeko. Brontsezko domina eskuratu zuen Munduko Txapelketako Erlojupeko Taldekako mailan MoviStar taldearekin. Joan den Ekainean Espainiako Txapelduna izendatu zen erlojupeko bakarkako mailan.  

2015ko Abuztua

FRANCISCO JAVIER FONTANEDA

Atleta getxotarra Munduko Txapelduna izendatu zen 10.000 eta Erdi Maratoi probetan Lyonen lehitutako Munduko berrogei ta hamar urte baino goragoko Txapelketan

2015ko Uztaila

OSKAR MARTÍNEZ

Kirolari getxotarrak brontsezko domina lortu zuen Galizan lehiatutako Kayak Surf Munduko Txapelketako Master mailan.

2015ko Ekaina

ARENAS CLUB ETA CLUB DEPORTIVO GETXO

BI talde getxotarrek igoera lortu egin dute. 35 urte eta gero Arenas Club Bigarren B mailara itzultzen da, eta igoera honen ondorioz, Club Deportivo Getxo taldeak ere igoera lortu du Hirugarren mailara.

2015ko Maiatza

RC JOLASETA NESKEEN TALDEA

Jolaseta Neskeen taldeak Belar Hockeyko Ohorezko mailara igoera lortu du Maiatzaren 24an Negurin 2-0 emaitza batekin nagusitzean Sardinero talde kantabriarrari. 

2015ko Apirila

ROMO INDUPIME ESKUBALOI TALDEA

Talde erromotarra hila honetan jolastutako hiru norgeiagoketan nagusitu zen Universidad de Valladolid, Delicias eta SAFA taldeen aurrean, eta horren ondorioz maila mantentzera hurbildu zen eta azkenean lortu egin zuen maila mantentzea Maiatzaren 2an Corrales taldeari irabaztean Gobelan.

2015ko Martxoa

MARCOS CÉSAR MORALES

Areetako Raspas del Embarcadero Arraun Elkarteko arraunlari eta entrentzailea den Marcos César Morales Munduko Txapelduna izendatu da arraun ergometroko 30-39 urte bitarteko mailan Estatu Batuetako Boston hirian lehiatu den txapelketan.

2015ko Otsaila

GETXO BOLEIBOL KIROL TALDEA

Kadete eta Gazte mailako taldeak Euskadiko txapeldunak izendatu dira bere mailetan.

2015eko Urtarrila

GETXO ARTEA NESKAK

Getxo Artea Neskeen taldeak hiru garaipen gehitu ditu Nazional Mailako Ligan jolastutako hiru norgehiagoketan eta sailkapen buruan jarri dira.

2014ko Abendua

ILARGI GARCÍA

Kirolari getxotarrak Brontsezko domina bat lortu egin du Pontevedra hirian lehiatutako Espainiako Taldekako Taekwondo Txapelketan eta Urrezko domina bat eskuratu du Euskadiko Absoluto mailan Txapelketan Balmasedan lehiatutako ekitaldian.  

2014ko Azaroa

XABIER PEREDA, JULEN BARRERAS ETA EKAITZ PINTADO (KARATE)

Xabier Peredak, Julen Barrerasek eta Ekaitz Pintadok Urrezko domina bat eskuratzea lortu dute Ciudad Real hirian lehiatutako Espainiako Karateko Kadete Txapelketan Euskadiko Selekzioarekin. Bakarkako mailan Xabier Peredak Urrezko domina bat lortu du Kata Kadete Mailan eta Julen Barreras Brontsezko domina batekin itzuli da.

2014ko Urria

JOLASETA NESKEEN TALDEA

Jolaseta Neskeen Taldea urriako hilabete honetan lehiatutako hiru norgehiagoketan nagusitu da eta bigarren tokian dago sailkatuta Lehen Nazional mailan liderra den Club Deportivo Terrassak dauzkan puntu berberekin, hori da sei punturekin, baina talde kataluindarrak partida bat gehiago jolastu du.

2014ko Iraila

ARENAS CLUB

Talde gorribeltzak hila honetan lehiatutako lau norgehiagoketan nagusitu da. Etxean, Bermeo (5-0) eta Zalla (1-0) taldeei irabazi die, eta etxetik kanpo Balmaseda (1-2) eta Alavés B (1-2) taldeei nagusitu da.

2014ko Abuztua

FRANCISCO JAVIER FONTANEDA

Atleta getxotarra Europako Txapelduna izendatzen da Beteranoen 50-55 urte arteko mailan 5000 eta 10000 metrotako lasterketetan Turkiako Izmir herrian lehiatutako txapelketan.

2014ko Uztaila

OIHANE PASCUAL

Getxo Boleibol Kirol Taldeko Oihane Pascual jokalaria Hondartzako Boleiboleko Europa Mendebaldeko 19 urte azpiko Txapeldunordea izendatu da, Nerea Ruiz sestaotarrarekin bikotea eginez, finalean galtzean Daalderop eta Kos bikote holandarraren aurrean 2-1 emaitza batekin La Hayako hirian lehiatutako txapelketan.

2014ko Ekaina

ANE RODRÍGUEZ

Ane Rodríguez getxotarra Kick Boxingeko  Espainiako Txapelduna izendatu zen 48 kilo azpiko mailan Lorena Baeza madrildarrari puntutan nagusitzean finalean.

2014ko Maiatza

GETXO IGERIKETA WATERPOLO

 Getxo Igeriketa Waterpolo taldeko Mikel eta Iñaki Bildosola, Jokin Olabarria eta Mikel Iriondo igerilariek  + 120 Master mailako  4x100 estiloko Munduko Errekorra gainditzea lortu dute, hiru segundu baino gehiagotan hobetzean talde japoniar batek zeuzkan munduko errekorra. Orain errekorra hiru minutu, hogei ta zazpi segundu eta berrogeitahamar ehunenekoa da.

4x100 estilos  +100Master mailan Getxo Igeriketa Waterpolo taldeko Ibai Elorriaga, Eder Isuskiza, Arturo Carracedo eta Adnan Mustafic igerilariek Espainiako Errekorra gainditzea  lortu dute hiru minutu, berrogei ta hamaika segundu eta hirurogei ehuneneko denbora batekin.

2014ko Apirila

JON ZABALA

Getxo Errugbia taldeko Jon Zabala jokalaria Europako txapeldunordea izendatzen da Espainiako selekzioarekin Polonian lehiatutako txapelketan finalean galtzean Errusiako selekzioaren aurrean 3-27 emaitza batetik.

2014ko Martxoa

GETXO IGERIKETA WATERPOLO

Getxo Igeriketa Waterpolo taldeak zilarrezko domina bat eskuratu zuen Martxoaren lehen asteburuan Pontevedran lehiatu zen Haur mailako Espainiako Neguko Txapelketako 4x200 metroko errelebu libre mailan. Julen Olaso, Pablo Cifrian, Jon Novo eta Jorge Laka igerilariaek osatu zuten proba honetako taldea eta azkenean bigarren tokian sailkatzea lortu zuten zortzi minutu, sei segundu eta hirurogei ta zazpi ehuneneko egitean.

2014ko Otsaila

XABIER PEREDA / MARCOS MORALES

Xabier Pereda karateka getxotarra Europako Txapelduna izendatu zen Lisboan lehiatutako txapelketan finalean gainditzean Goktas turkiarrari 5-0 emaitza batekin

Raspas del Embarcadero Arraun Elkarteko Marcos Morales arraunlariak Zilarrezko domina bat eskuratu zuen Estatu Batuetako Boston hirian lehiatutako Arraun-Indoor Munduko Txapelketan

2014ko Urtarrila

MIKEL URIBE

Kirolari getxotarrak urrezko domina bat lortu zuen Lisboan lehiatu zen Jiu-Jitsu-ko Munduko Txapelketako lehenengo proban, domina lortu duen lehenengo euskalduna izanik kirol honetan.

2013ko Abendua

RAQUEL HERNÁNDEZ

Kirolari getxotarrak hiru domina gehitu egin ditu hilabete honetan, horietako bi urrezkoak, Bruselaseko Nazioarteko Openean eta Espainiako Taldekako Txapelketan, eta gainontzekoa brontsezkoa Errege Kopan. 

2013ko Azaroa

XABIER PEREDA

Kareteka getxotarrak Brontsezko domina bat eskuratu zuen Gaudalajaran lehiatutako Mundo Karateko Txapelketako Kata mailan

2013ko Urria

CRISTINA GUTIÉRREZ

Kirolari getxotarrak Zilarrezko domina bat lortu zuen Malagako Torremolinos hirian lehiatutako Arrantza Munduko Txapelketako Taldekako mailan

2013ko Iraila

GETXO ARRAUN BETERANOAK

Getxo Arraun Beteranoen ontzia ABE Ligaren txapelduna izendatu zen joan den Irailaren 28an lehiatutako Armintzako Ikurriñean nagusitzean. Lehiatutako bederatzi estropadetatik, bost irabazi ditu ontzi getxotarrak, hiru bigarren toki gehitu ditu  eta hirugarren toki bat. Azkenean 67 punturekin amaitu du liga, Pontejoa bigarren sailkatua baino lau puntu gehiagorekin.

2013ko Abuztua

XABIER LÓPEZ-AROSTEGI

Joventut taldeko saskibaloiko jokalari getxotarra 16 urte azpiko Europako Txapelduna izendatu zen Espainiako Selekzioarekin Ukranian Serbiako selekzioari gainditzean finalean (63-65). 

2013ko Uztaila

OSKAR MARTINEZ

Getxotarra Australian lehiatu zen Kayak Surf Munduko Txapelketan nagusitu zen Euskadiko Selekzioarekin 

2013ko Ekaina

JONATHAN CASTROVIEJO

Txirrindulari getxotarra Espainiako Txapelketako erlujupeko Txapelduna izendatu zen joan den Ekainaren 21an Leongo Bembibre herrian lehiatutako lasterketan.

2013ko Maiatza

GALEA

Galea taldeak igoera lortu zuen Lurraldeko Ohorezko mailara lehendabizko aldiz bere historian hiru denboraldi egon ondoren Preferente mailan

2013ko Apirila

GETXO IGERETXE ETA ARENAS GAZTE MAILAKO TALDEAK ETA GETXO ARRAUN

Bi taldeek igoera lortu zuten Ohorezko mailara ihardunaldi baten faltan liga amaitzeko. Beste aldetik Haur mailako Getxo Arraun Taldeko batela Euskadiko Txapelduna eta Espainiako Txapeldunordea izendatu da.

2013ko Martxoa

RC JOLASETA GIZONEN BELAR HOCKEYKO TALDEA

Joan Fitok zuzentzen duen taldeak estatuko gehienezko mailar itzuli zen igoerako fasea jolasteko beharrik gabe.

2013ko Otsaila

ARENAS CLUB

Arenas taldea laugarren multzoko hirugarren mailako liderra izatera heldu da hiru garaipen eta berdinketa bat gehitzean eta golik jaso gabe hila honetan. Etxean Zamudio (1-0), Pasaia (4-0) eta Balmaseda (1-0) taldeei gainditu zituen eta etxetik kanpo Alaves B taldearen aurrean berdindu zuen (0-0)

2013ko Urtarrila

GETXO SASKI GIZONEN TALDEA

Getxo Saski Gizonen taldeak urtarrilan lehiatutako hiru norgehiagoketan irabazi du eta pausu haundia eman du sailkapenean epel eremura heltzeko.

2012ko Abendua

GETXO ARTEA NESKEEN ERRUGBIA

Getxo Errugbi Taldeko Neskek berriro ere Euskal Ligako Txapeldunak izendatu dira bi ihardunaldiren faltan Gastedi taldeari gainditzean Gasteizen (5-68) eta Uribeladea eta La Única taldeen arteko berdinketaren ondoren.

2012ko Azaroa

RENAS CLUB

Historikoak denboraldiko emaitzarik hoberenak atera ditu eta Bigarren B mailarako igoerako faseko tokietara asko hurbildu da. Leioa liderraren zelaian bana berdinketa bat atera ondoren, talde gorribeltzak hiru norgehiagoka jarraian irabazi egin ditu Durangoko Kulturalari (5-1) eta Baskonia (2-0) taldeen aurrean Gobelan, eta etxetik kanpo Elgoibar taldeari gainditu zuen (0-3).

2012ko Urria

ILARGI ETA OIHANE GARCÍA GAMINDE

Bi ahizpa getxotarrek lau domina gehitu dituzte hainbat Taekwondo Txapelketetan. Ilargi GarcíaK brontsezko domina bat eskuratu du Gandian lehiatutako Espainiako Txapelketan eta beste zilarrezko domina bat lortu du Riveira Hiriko Nazioarteko Txapelketan. Oihane Garcíak urrezko domina bat eskuratu du Benicassimgo Openean eta beste brontsezko domina bat lortu du Riveira Hiriko Nazioarteko Txapelketan.

2012ko Iraila

GAZTE MAILAKO GETXO IGERETXE FUTBOL TALDEA

Gazte mailako Getxo Igeretxe Taldeak egundoko hasiera eduki du Nazional mailan. Jolastutako lau neurketatik, hiru irabazi ditu eta bestea berdindu du.

2012ko Abuztua

FRANCISCO JAVIER FONTANEDA eta JONATHAN CASTROVIEJO

Francisco Javier Fontaneda atleta getxotarra bi dominarekin itzuli zen Poloniako Zgorzelec herrian lehiatuako Beteranoaren Europa Txapelketako berrogei ta bost urte baino gehiagoko mailan. 10000 metroko mailan urrezko domina eskuratu zen, eta 5000 metroko mailan zilarrezko domina bat lortu zuen.

Txirrindulari getxotarra Espainiako Itzuliko liderra egon zen hiru ihardunaldietan. Taldekako erlojupekoan nagusitu zen MoviStar taldearekin, baina Jonathanek lehen tokian helmugaratu zen Iruñeako zezen plazan eta maillota gorriarekin jantzi zen. Gero bi etapetan mantendu zuen, baina Arrateko Gainean galdu egin zuen lidertza.

2012ko Uztaila

JONAS RAMALHO

Athleticeko atzelari getxoztarrak 19 urtez azpiko Europako Txapelketa eskuratu zuen Espainiako selekzioarekin finalean Greziari irabazi ostean, 1-0.


 

2012ko Ekaina

CD GETXO

Talde getxotarra hirugarren mailara itzuli zen Apurtuarte talde erandiotarrari gainditzean 4-0 emaitza batekin Fadurako zelaian joan den Ekainaren 2an. 

2012ko Maiatza

ARRAULTZALDEON eta BIZKERRE EMAZKUMEZKOAK

Arraultzaldeon taldeak joan den denboraldian galdutako maila berreskuratzen du eta Bigarren Lurralde mailara igotzea lortzen du liga bigarren postuan amaitu ondoren Galea B taldearen atzetik.

Bizkerreko nesken taldeak Euskal Ligara igotzea lortzen du hirugarren tokian bukatu ostean Lehenengo Lurralde mailan.

2012ko Apirila

GETXO NESKEEN RUGBY TALDEA

Getxo Neskeen Rugby Taldeak hilabete borobila burutu du eta jolastutako norgehiagoka guztiak irabazi egin ditu. Gainera Eukal Ligaren garailea izendatu da Uribealdea taldeari gainditzean finalean 67-0 emaitza batekin

2012ko Martxoa

CD GETXO GAZ.

Talde getxoztarrak Gazteen Nazional mailara igoera eskuratzen du bi partida falta direnean txapelketa amaitzeko. Pasa den denboraldian CD Getxo taldeak beste igoera bat lortu zuen eta aurten 2008-2009 denboraldian zeukan mailara itzuliko da.

 2012ko Otsaila

JON SANTACANA

Getxo bizi den eskialariak hiru dominak lortu zituen Gironako La Molinan lehiatutako Eski Paralinpiko Munduko Kopan. Jon santacanak urrezko domina bat lortu zuen slalom erraldoian eta bi zilarrezko dominak gehitu zituen slalometan.

 

2012ko Urtarrila

GALEA B

Galearen bigarren taldea bere Hirugarren Lurraldeko mailako multzoko lidertzan kokatu da. Neguko txapelduna izendatu ondoren, Galea B taldea oso indartsu abiatzen da igoera lortzera eta, era honetan, orain dela bi denboraldi galdutako maila berreskuratzera. Talde getxotarrak bakarrik berdinketa bat eta porrot bat amore eman ditu jolastutako hamalau norgehiagoketan eta etxean neurketa guztiak irabazi egin ditu. 

 

2011ko Abendua

ROMO ESKUBALOI TALDEA

Abendua hila borobil bat izan da Romo Eskubaloi Taldearentzat. Jokatutako hiru norgehiagoketan irabazi egin du, bata etxean Deustuko Unibertsitatea Loiola taldearen aurrean (30-23), eta beste bi etxetik kanpo. 23-28 gainditu zuen Hondarribiari eta 26-28 emaitza batekin irabazi zion Corazonistas talde gasteiztarrari. Emaitza hauekin Euskadiko Txapelketako bigarren tokian ipini da sailkapen nagusian. Gainera, XXI. Getxoko Udala Sariketa eskuratu zuen Eibar taldeari irabaztean 26-25 emaitza batekin.

2011ko Azaroa

GETXO RUGBY GIZONEN TALDEA ETA IRRISTAILUZKO HOCKEYKO JOLASETA TALDEA

Bi talde getxotarrek Azaroan jokatutako norgehiagoka guztietan irabazi dituzte .

Getxo Rugby Gizonen taldeak hiru neurketak garaitu ditu. Valladolideko El Salvador taldeari gainditu zuen Gaztela Leongo Erkidegoko hiruburuan (17-19), Gernikari irabazi zion (23-28) Urbietan eta Faduran 23-13 gainditu zuen Alcobendas talde madrildarrari.

Irrustailuzko Hockeyko Jolaseta taldeak hila honetan jokatutako lau norgehiagoketan irabazi du eta Tenis taldeari 5-2 gainditu ondoren Negurin, Iparraldeko Ligaren lidertza hartu du. Azken neurketa hau garaitu baino lehen, beste hiru irabazpen gehitu zituen Mundaiz talde donostiarrari  (2-6), Aurrera Vitoria taldeari (12-0) eta Oberena talde nafartarrari (3-8) gainditu ondoren.

2011ko Urria

ADREBOL

Talde getxotarra Bizkaiko Lurraldeko hirugarren mailan jokatzen ari da eta sailkapenaren buruan jarri da jokatutako bost partiduetan bost garaipen gehitzean. Jokalari bolibiarrek osatzen dute taldea eta hogei ta sei gol lortu ditu eta lau bakarraik jaso ditu.

...

Zuzenean

Jarraitu kirolaren gaurkotasuna Getxon