Proiektuak

Munduko Osasun Erakundeak (MOE) osasuna honela definitzen du: “ongizate fisiko, mental eta sozialaren egoera erabatekoa eta ez bakarrik gaixotasun edo min eza”. Hori dela-eta, Getxo Kirolak-ek modu aktiboan parte hartzen du Getxon bizi diren pertsonen bizi-kalitatean eta baldintza sozialetan eragin positiboa duten proiektuetan.
Udalerriko kirol-ekosistema zaintzea, elikadura osasungarria, herritartasun aktiboa eta herritarren parte-hartzea bezalako alderdiak Getxo Kirolak-en jardueraren zeharkako ardatzak dira, jarduera eremu horietan garatzen duten beste agente batzuekin elkarlanean.

thinking Fadura

'thinking Fadura. Getxoko Kirol Parke Berria’ herritarrek parte hartzeko prozesua da, Getxo Kirolak-ek bultzatua, Fadurako kirol-instalazioak aldatzeko eta espazio publiko berri bat diseinatzeko, bertan, sarrera libreko parkea eta Getxo Kirolakeko abonatuek kirola praktikatzeko instalazioak izanik.

thinking Faduraren helburua da herritarrekin egiaztatzea etorkizuneko kirol-parkean elementu berriak sartzeko aukera, jarduera fisikoa modu erregularrean praktikatzea bultzatzeko, ingurumenaren aldetik hobekuntzak lortzeko, aisiaren, osasunaren eta kirolaren sektorean enplegua gehitzeko eta espazioen sarrera eta kontrola hobetzeko.

Faseak eta garapena

Parte hartzeko prozesuan garapenerako bi une jasotzen dira: lehen fasea, diagnostikoarena, 2017ko ekainean amaitutakoa; eta herritarren parte-hartzea sozializatzeko eta aktibatzeko bigarren fasea, 2018ko apirilean hasi eta urte bereko azaroan amaitua, Fadurako parke berriaren paisaia eta hiri antolamendurako aurreproiektua eginda.

Aldi berean, lehen esku-hartzea burutu da Garagardotegi zaharrean, parte hartzeko prozesu espezifikoaren bitartez, eta hori ere ekipamendua birgaitzeko aurreproiektua egitearekin amaitu da; aurreproiektuak aurrera jarraitzen du.

Parte hartzeko prozesua erabat dokumentatuta dago thinkingfadura.eus web orrialdean eta sare sozialetan #thinkingFadura etiketarekin.

Getxo Kirolak-eko abonatuek Eusko Jaurlaritzak bultzatutako Kirol Txartela Mugiment ekimenarekin bat egin duten herrietako udal kiroldegiak erabil ditzakete. Gaur egun, Euskadiko 72 udalerri daude, eta horien artean, Getxotik gertu, Leioa, Bilbo, Sopela, Erandio, Portugalete, Santurtzi eta Barakaldoko kiroldegiak nabarmentzen dira.

Getxoren kasuan, beste herri batzuetako kiroldegietako abonatuek honako instalazio hauek erabili ahal izango dituzte, betiere erabilgarri badaude eta aldez aurretik erreserbatuta badaude:

  • Gobelan:
    - Tenis eta padel pistak 8:30etik 16:30era (egunero)
  • Faduran:
    - Tenis eta padel estaligabeko pistak 8:30etik 16:30era (egunero)
    - Atletismo pista 8:00etatik 16:30era (astelehenetik ostiralera)
    - Trinketa 8:30etatik 16:30etara (astelehenetik ostiralera)
    - Belodromoa 8:30etik 15:30era (astelehenetik ostiralera)
    - Igerileku olinpikoa 14:00etatik 16:00etara (astelehenetik ostiralera)

Mugiment Kirol Txartela erabiltzeko, telefono mugikorrerako aplikazioa jaitsi eta erregistratu egin behar da. Atxikitako udal-kirol zerbitzuetako bateko kide izatea baliozkotu ondoren, txartel birtuala erabiltzen has daiteke eta erabili nahi diren instalazioetara joan.

Telefonorako aplikazio berean edo kiroltxartela.eus webgunean kontsulta daitezke kirol-zerbitzu bakoitzak pertsona interesdun guztien eskura jartzen dituen instalazioak.

Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan Fadurako (94 430 80 70) edo Gobelako (94 404 51 51) jendearentzako arretarako bulegoekin.

‘#GetxoKirolak, hiri osasungarriagoa komunikatzen eta lortzen laguntzen duten kirolarien komunitatea eraikitzen’ Getxo Kirolakek bultzatutako proiektua da, udalerriko kirol-ehunari eta herritar aktiboei zuzendua; tartean, klubak, elkarteak, ekimenak, erakundeak eta/edo kirolarekin lotutako enpresak eta Getxoko herritarrak. Proiektuaren helburuak honako hauek dira:

  • Getxon kirol-jarduera bultzatzea.
  • Udalerriko kirol-komunitatearen artean topaketa digitala proposatzea eta adostea.
  • Jardueraren komunikazioan autonomia lortzeko beharrezko trebakuntza teknologikoa eta aholkularitza eskaintzea.
  • IKTeen eta kirol-jardueraren eremuan jardunbide egokiak detektatzea eta hedatzea.
  • Kirolaren balioak azpimarratzea pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko zeharkako erreminta gisa.

Ekimena 2015. urtean jarri zen abian, eta udalerriko 200 lagun baino gehiagok eta 50 bat kirol klub eta elkartek hartu zuten parte, komunitateak eta kirolarekin lotutako pertsonak konektatzeko erreminta digitalak aprobetxatuaz.

Kirol klubei eta elkarteei zuzendutako ibilbide-orrian ondorengoak sartu ziren: trebakuntza teknologikoa, hausnarketa eta orientazio estrategikorako topaketak, ekintzarako deiak eta segimendurako eta laguntzarako denboraldia.

Proiektuaren emaitza gisa, komunitate konektatua sortu zen, hiri osasungarriagoak eraikitzeko ardatz nagusi moduan kirolari balioa eman eta ikusgai egiten duena. Gaur egun, komunitateak lanean jarraitzen du, eta sare sozialetan komunikazio-inpaktuak zabaltzen ditu #GetxoKirolak hashtag bidez.

2014. urtean, Kirolaren Europako Hiriaren saria jaso zuen Getxok. Udalerriak Europako 25.000 eta 500.000 biztanle arteko 17 herrirekin partekatu zuen saria. Saria Kirolaren Hiriburuen eta Hirien Europako Elkarteak (Aces Europe) ematen du urtero, eta, besteak beste, honako hauen inguruko alderdiak aintzat hartzen ditu: kirolaren bidez osasuna hobetzea adin guztietan; ekitaldiak eta txapelketak antolatzea; jarduera fisikoaren bitartez sustatzeko, berritzeko eta gizarteratzeko programak; eta, azkenik, hiriak eskaintzen dituen ekipamenduak.

Saria medio, Getxok beste jarduera batzuk bultzatu zituen -denboran zehar mantendu eta hobetu direnak-, biztanleriaren sektore guztiei zuzenduta, eta, bereziki, udal-erakundeak estrategikotzat identifikatutakoei; hau da, kirola are gehiago hedatzea beharrezkoa dutenei: adinekoak, ikasleak, gazteak eta emakumeak.

Modu berean, udalerriko klubak protagonistak izan ziren urte berezian. Getxo Kirolakeko teknikariek horiekin hertsiki egin zuen lan kirolarientzat zein bizilagunentzat oso erakargarria izan zen ekitaldien programazioa ixteko.

Ildo horretan, besteak beste, honako hauek burutu ziren: nazioarteko skate txapelketa, nazioarteko errugbi-klubaren bisita, gure inguruneko hainbat futbol eta saskibaloi klubak parte hartutako topaketak, herri kirolak edo kirol-jarduera inklusiboak.

Dokumentuak

  • Ikus Europako Kirol Hirirako Getxoren hautagaitzaren dossierra.
  • Ikus Getxoren dossierra, Kirolaren Europako 2014ko Hiri Onena.
  • Ikus ACES Europe-ren ebaluazioa, Kalitatezko Urrezko Zigilua.
Fadura

Fadura

Los Chopos Etorbidea, 60 - 48992 Getxo - Bizkaia

Telefonoa: 94 430 80 70
Ohizko ordutegia: 8:00etatik 14:15era.

Gobela

Luis López Oses z/g - 48930 Getxo - Bizkaia

Telefonoa: 94 404 51 51
Ohizko ordutegia: 8:00etatik 14:15era.