Fadura

Fadurako kirol-parkea Algortako auzoan aurkitzen da, eta 360.000 metro karratuko kirol-instalazioak ditu lau espazio handitan banatuta:

Argazki-galeria

OHARRA: Covid-19ak eragindako osasun-krisia dela eta, instalazio batzuk ez daude erabilgarri.

Fadurako kirol-gunea 1971n sortu zen Getxoko udalerrian kirola egitera eta ongizatea sortzera bideratutako espazio gisa. Gaur egun, Fadura eraldaketa-prozesuan murgilduta dago, espazio publiko berria diseinatu nahi baita, sarrera libreko parkea eta Getxo Kirolakeko abonatuek kirola egiteko instalazioak bertan direla, Getxoko herritarren egungo premietara egokitutako erantzuna ematearren.

Ordutegiak eta telefonoa

Instalazioak honako egun eta ordu hauetan irekitzen dira herritarrentzat:

  • Astelehenetik igandera: 8:00etatik 21:30era.
  • Astelehenetik ostiralera: igerileku olinpikoa eta fitness-muskulazioko gimnasioa 7:30ean irekitzen dira.

Informazio orokorrerako telefonoa: 94 430 80 70

Zona de Atletismo

Atletismo-zona

Zona honetan, ondorengoak ditugu: atletismo-pista, belodromoa eta errugbi-zelaia, belar artifizialeko hockey zelaia, erabilera anitzeko eta belar artifizialeko eremua, estali gabeko zortzi tenis-pista eta estalitako sei, estali gabeko zazpi padel-pista, areto-futbolerako belar artifizialeko eremua, kirol anitzeko pista, bide-hezkuntzako zirkuitua eta footingerako ibilbidea.

Edificio de frontones

Pilotalekuen eraikina

Espazio honetan, ondorengoak aurki ditzakegu: bi pilotaleku luze, esku-pilotarako pilotalekua, trinketa, estalitako lau padel-pista, bi gela, bilera-gela, balio anitzeko bi gimnasio, spinning klaseak emateko erabiltzen den gela, arte martzialen klaseak emateko erabiltzen den gela eta aldagelak.

Edificio de piscinas

Pilotalekuen eraikina

Espazio honetan, ondorengoak aurki ditzakegu: bi pilotaleku luze, esku-pilotarako pilotalekua, trinketa, estalitako lau padel-pista, bi gela, bilera-gela, balio anitzeko bi gimnasio, spinning klaseak emateko erabiltzen den gela, arte martzialen klaseak emateko erabiltzen den gela eta aldagelak.

Campos de fútbol de Bolue

Bolueko futbol-zelaiak

Belar artifizialeko hiru futbol-zelai, Bolueko hezegunearen inguruan, gizonezkoentzako eta emakumezkoentzako aldagelekin. Bolueko 3. zelaian, 480 lagunentzako harmaila dago.

Fadura

Fadura

Los Chopos Etorbidea, 60 - 48992 Getxo - Bizkaia

Telefonoa: 94 430 80 70
Ohizko ordutegia: 8:00etatik 14:15era.

Gobela

Luis López Oses z/g - 48930 Getxo - Bizkaia

Telefonoa: 94 404 51 51
Ohizko ordutegia: 8:00etatik 14:15era.