Kirol ikastaroak
Getxo Kirolak-ek bi ikastaro-mota eskaintzen ditu: garaikoak eta ikasteko zikloaren barnekoak, kirol-jardueran oinarrizko prestakuntza izatea bermatzeko.

Ikastaroak egin ahal izateko, Getxo Kirolak-eko abonamendu-txartela eduki behar da, eta, aurrez, aurreinskripzioa egin beharko da Fadurako edo Gobelako bulegoetan edota Administrazio Elektronikoaren Bulegoaren bitartez, izapideen atalean zehaztutako moduan.
2022/2023 denboraldiko kirol-ikastaroak
Kontsultatu hemen 2022/23 denboraldirako ikastaroen programazioa: Haurrak, gazteak eta helduak / Nagusiak
Izen-emate berriak
Ikastaro horietan aurrez izena eman nahi duten pertsona guztiek beren eskaera aurkez dezakete ekainaren 27tik uztailaren 27ra bitartean. Hala behar den kasuetan, mailari buruzko txartela eguneratuta izan beharko dute. Uztailaren 28an plazak automatikoki esleitzeko zozketa egingo da; kontuan izan behar da, lehen fasean, pertsona bakoitzeko eskaera bat bakarrik artatuko dela. Ondoren, plazak libre geratuko balira, esleitze-sistemak prozedura errepikatuko luke, harik eta dauden plazen eskaintza osatu arte.
Aukeraren bat baliogabetu edo zuzendu nahi izanez gero, idatziz edo web bidez egin beharko da abuztuaren 1etik hasi eta zazpi eguneko epean.
Abuztuaren 8tik aurrera, beste epe bat irekiko da plazen eskaintza osatu arte izena eman ahal izateko.
Ikaskuntza-zikloko ikastaroak
Aurreko denboraldian, igeriketa, tenis edo padeleko ikastaro batean matrikulatuta egon diren eta jarraitzeko eskubidea duten pertsonek aurretiko izen-ematea egin dezakete ekainaren 6tik 15era. Ekainaren 16an, pertsona bakoitzeko plaza bat esleituko duen zozketa egingo da.
Nola egin aurretiazko inskripzioa:
Kirol-ikastaroak egin ahal izateko, Getxo Kirolak-en abonamendu-txartela eduki behar da eta aurretik inskripzioa egin eskaera-inprimaki hau beteta. Inprimakia Fadurako edo Gobelako bulegoetan entregatu behar da ikastaro mota bakoitzari dagozkion epeetan (irakurri goian).
Aurretiazko inskripzioa interneten bidez egin daiteke Administrazio Elektronikoaren Bulegoa-n. Horretarako gako bat behar da; ez baduzu, eskatu Fadurako edo Gobelako bulegoetan.

2022ko udako ikastaroak
Programazioak 1.300 plaza eskaintzen ditu eta aurretiaz izena emateko epemuga maiatzaren 6an beteko da
Getxo Kirolak-ek 1.300 plaza eskaintzen ditu Fadura eta Gobela kiroldegietan uztailean eta abuztuan antolatuko diren udako ikastaroetan. Programazioa haurrengana eta gazteengana zuzendutako jardueretan oinarritzen da, baina halaber pertsona helduentzako padel modalitatea barne hartu da. Izena emateko derrigorrezkoa da harpideduna izatea.
Eskaintzaren baitan, nabarmentzekoak dira haurren aisialdiko eta askotariko kirolen 4 orduko ikastaroak, 4 eta 14 urte arteko neska-mutikoentzat astelehenetik ostiralera goizez, zeinetan zaintza zerbitzu bat emango den jarduera ordutegiarekiko ordu erdi lehenago eta ondoren, egunero ingelesa ikasteko aukera izanik ordu betez. Gainera, Grand Slam-eko ikastaroak emango dira, zeinetan praktikatzen diren tenisa, padela eta uretako jarduerak, 8 eta 16 urte arteko adingabeentzat; eta igeriketa klaseak Getxo Igeriketa klubaren eskutik, 4 eta 17 urte arteko adingabeentzat.
Grand Slam eta igeriketa jardueren kasuan, izena zuzenean eman beharko da Getxo Igeriketa klubeko webgunean. Gainerako ikastaroetarako, aurre-inskripzioak maiatzaren 6ra arte egin ahal izango dira Fadura eta Gobelako jendaurreko arretarako bulegoetan edo Getxo Kirolak-en webgunean: getxokirolak.getxo.eus. Online izapidearen harira, NAN elektronikoa edo sarbide pasahitza pertsonal bat erabiliko dira eta azken hau polikiroldegietako bulegoetan eskatu beharko da asteko edozein egunetan 8:00etatik 21:30era. Online sarbide pasahitzak ahalbidetzen du ez bakarrik instalazioak erreserbatzea, baita deialdietako edozeinetan –udako ikastaroak eta denboraldiko ikastaroak– altak eta bajak kudeatzea ere. Plazen zozketa maiatzaren 11n emango da argitara.
Nabarmentzekoa da, azkenik, uda honetarako kirol udal eskaintzak halaber Gimnasia itsasertzean doako programa barne hartzen duela 60 urtetik gorako pertsonentzat. Klase hauek egunero emango dira ordu betez, 10:00etatik 11:00etara, udalerriko hondartzetatik hurbil dauden kirol parke ezberdinetan.
Kirol klubek antolatutako kirol jardueren eskaintza
Getxo Kirolak-eko eskaintzaz haratago, klub getxotarrek halaber kirol ikastaroak eta campusak antolatzen dituzte udan zehar honako modalitatetan: atletismoa, kirol egokitua eta inklusiboa, errugbia, eskubaloia, futbola, gimnasia erritmikoa, psikomotrizitatea eta gimnasia, igeriketa, irristaketa, askotariko kirolak, saskibaloia, tenisa, txirrindularitza, arraunketa, bela, kayak, paddle surf eta surf.
Horietan izena emateko ez da derrigorrezkoa izango Getxo Kirolak-eko harpidetza karnetarekin kontatzea, baina haren jabe direnek % 7ko deskontu bat lortuko dute.
Getxo Kirolak-ek liburuxka bat argitaratu du, udarako kirol eskaintza guztia (udal organismoak edota klubek antolatzen dutena) dakarrena; Fadurako eta Gobelako bulegoetan jaso eta kirolen organismo getxotarraren webgunean deskargatu ahal da.
Getxo kirolak

Fadura
Los Chopos Etorbidea, 60 - 48992 Getxo - Bizkaia
Telefonoa: 94 430 80 70
Ohizko ordutegia: 8:00etatik 14:15era.
Gobela
Luis López Oses z/g - 48930 Getxo - Bizkaia
Telefonoa: 94 404 51 51
Ohizko ordutegia: 8:00etatik 14:15era.