Gazteekin etengabeko eztabaida eta kontsulta mekanismoak ezarriz ahotsa ematen zaie, dagozkien gaietan modu aktiboan parte har dezaten.
Hartara, hezkuntzako aisialdirako lantaldea sortu da. Getxon arlo honetan lan egiten duten gazte-intereseko entitateek parte hartzen dute lantalde honetan, eta Gazteria Zerbitzuak berak ere bai.
Zure elkartea gazteentzat interesgarria dela uste baduzu foro honetan parte har dezakezu. Honetarako jarri harremanetan Udal Gazteria Zerbitzuarekin