2022/2/11
Udalak sustatutako Zurrumurrurik Ez Estrategiak mapa interaktibo bat egingo du, horren Estrategiaren printzipioekin konprometituta dauden elkarteak, eragileak eta gizarte antolatua identifikatzen laguntzeko. Ekimenaren helburuen artean daude eragileen eta herritarren sarerako material interaktiboa sortzea, egindako lana ikusaraztea eta, aldi berean, “udalerrian egindako ekimenen artean dauden elkarreraginak eta harremanak erakustea. Aldi berean, dei egiten diegu aurriritzien aurka eta kulturarteko eta gizarte anitzaren aldeko jarduerak, biak ere Estrategiaren konpromisoak, egiten dituzten erakunde eta talde guztiei Manifestuari atxikitzeko eta maparekin bat egiteko”, adierazi du Carmen Díaz Gizarte Kohesioko zinegotziak.
Mapa interaktiboa ekainerako prest egotea aurreikusten da. Estrategiaren aliatuak izan nahi duten erakundeak, elkarteak, kolektiboak, taldeak, saltokiak eta sustatzen dituzten jarduerak, prestakuntzak edo topaketak esteken bidez bistaratuko dituen ikus-entzunezko produktu bat izango da. Zurrumurruen aurkako mapa interaktiboan agertu nahi duten erakundeak estrategiarekin harremanetan jar daitezke antirumores@getxo.eus helbide elektronikoaren bidez.