Berriak

Argazkia

2021/11/26

Argazkia Migraziorako Euskal Itun Sozialaren alde

Alderdietako ordezkariek, PPekoak izan ezik eta Amaia Agirre alkatea buru izanda, argazki bat atera dute udaletxeko barruko eskaileretan, udalbatza hasi aurretik, Migraziorako Euskal Ituna Sozialari atxikitu diren udalbatzen argazkiekin mural bat egin ahal izateko Eusko Jaurlaritzak egindako eskariari jarraituz. Jaso nahiko genukeena eskaintzea izenburupean, Itun horrek hamar konpromiso jasotzen ditu, gaur egungo migrazio-erronkari pluraltasunaren, elkartasunaren eta beharraren ikuspuntutik erantzuteko. Sei hizkuntzetan itzulita, Ituna Eusko Jaurlaritzaren webgunean eskuragarri dago. 

Murala udalekin egingo den ekitaldi batean erakutsiko da abenduaren 18an, Migratzaileen Nazioarteko Egunean, eta tokiko ordezkariei jardunbide egokien gida bat emango diete. 

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +