2024/1/18
Getxo Kirolak-ek eta Haszten elkarteak kirol-orientazioko zerbitzua martxan jarri dute dibertsitate funtzionala duten pertsonentzat
Getxo Kirolak-ek eta Haszten kirol-elkarteak kirol-orientazioko zerbitzu berri bat jarri dute martxan dibertsitate funtzionala duten pertsonentzat. Zerbitzu berri hau berritzailea da kirol-kudeaketa publikoaren esparruan eta urrats oso garrantzitsua ere bai herritar guztiei jarduera fisikoa egiteko aukera bermatzeko eta udalerri inklusiboagoa eta aniztasuna errespetatzen duena izateko.
Modu horretan, Fadurako eta Gobelako kiroldegietan, familiek edo dibertsitate funtzionala duen edozeinek Getxoko Haszten elkarteko profesionalen taldearekin elkarrizketa bat izan ahal izateko aukera eskainiko da, eta horiek, diziplina anitzeko lan-metodoari jarraituz, jarduera fisikoaren eta kirolaren arloan lan egiten duten udalerriko agente eta eskaintzari buruzko aholkularitza eta informazioa emango diete.
Orientazio-zerbitzu berria Konectia prestakuntza-enpresaren inplikazioari esker burutuko da, horrek finantzatzen baitio proiektuaren zati bat Haszten elkarteari. Halaber, elkarteak Gobelako igerilekuetan ematen dituen igeriketa egokituko programei eta Osasunazten ekimenari batuko zaie zerbitzua, 30 urtetik gora eta dibertsitate fisikoa edo funtzionala duten pertsonei zuzenduta.
Interesatuek elkarrizketa bat hitzartu dezakete Haszten elkartearekin, Faduran bertan edota Gobelan, 747 473 556 telefonora deituaz edo gkinclusion@gmail.com posta elektronikora mezua idatziaz.