2022/11/3
Getxo Kirolak-ek hitzarmena sinatu du Sopelako Drop Indoor skate parkearekin, skatea eta surf skatea egiteko 2.000 metro koadroko ekipamendu estalia, duela gutxi inauguratu dena.
Pabiloiak arrapalak, moduluak eta bowl-ak ditu, maila guztietarako egokiak. Horrez gain, egurrezko olatu bat ere badute, patinaren gaineko surfaren teknika hobetzeko diseinatua. Drop Indoor Sopelak, nork bere kabuz patinatzeko sarreraz gain, taldeko eskolak eta eskola partikularrak ere eskaintzen ditu. Jarduera horietan guztietan Getxo Kirolak-eko abonatuek %10eko deskontua izango dute.
Informazioa: www.dropindoorsopela.com eta tel. 616 654 847.