Udako ikastaroak

 

Getxo Kirolak-ek 1.000 plaza eskaintzen ditu udako haurren kirol jardueretarako

Aurre-inskripzio epea zabalik dago maiatzaren 28ra arte

Getxo Kirolak-ek 1.000 plaza baino zertxobait gehiago eskainiko ditu haurrengana zuzendutako udako ikastaroetan, uztailean eta abuztuan, Fadurako eta Gobelako kiroldegietan. Izurriaren eraginen ondorioz iazko martxotik gertatutako ikastaroen etenaldiaren ondoren, kirolen udal erakundeak haurrengana eta gazteengana zuzendutako ikastaroen eskaintza birgaituko du, zeinetan inskribatu ahal izateko abonu-agiriarekin kontatzea beharrezkoa den.

Programazioak barne hartzen ditu 4 eta 14 urte arteko haurrentzako aisialdiko ikastaroak eta multikirola, 4 orduko iraupenekoak, astelehenetik ostiralera, goizetan eta zaintza-zerbitzu batekin kontatuko da jardueren ordutegiaren aurretiko eta ondorengo ordu erdian, eta egunean ordu betez ingelesa landuko da. Gainera, Grand Slam-eko ikastaroak emango dira, zeinetan 8 eta 16 urte arteko adingabeek tenisa eta padela praktikatuko duten; eta igeriketa klaseak, Getxo Igeriketa klubaren eskutik, 4 eta 17 urte arteko adin txikikoentzat.  

Haurren aisialdiko eta Gran Slam-eko ikastaroetarako aurre-inskripzioak maiatzaren 28ra arte egin ahal izango dira Fadurako eta Gobelako jendearen arretarako bulegoetan edo Getxo Kirolak-en webgunean. Izapidea online egiteko, erabili daitezke NAN elektronikoa edo sarbide pertsonalerako pasahitza zein polikiroldegietako bulegoetan eska daitekeen asteko edozein egunetan 8:00etatik 21:30etara. Online sarbide pasahitzak ahalbidetzen du ez bakarrik instalazioak erreserbatzea baizik eta kirol ikastaroetako altak eta bajak kudeatzea deialdietako edozeinetan –udako ikastaroak eta denboraldiko ikastaroak–. Plazen zozketa ekainaren 2an jakinaraziko da.

Igeriketa jardueren kasuan, inskripzioa klubarekin zuzenean egin beharko da www.getxoiw.com bere webgunearen bitartez.

Programa osoa hemen ikus daiteke: 2021eko udako kirol eskaintza

Kirol klubek antolatutako kirol jardueren eskaintza

Getxo Kirolak-en eskaintzaz haratago, klub getxotarrek halaber udan zehar kirol ikastaroak eta campusak antolatuko dituzte kayak, bela, paddle surf, irristaketa, tenis, futbola, eskubaloia, hockey, atletismoa, gimnasia erritmikoa, eskubaloia eta kirol egokitua edo inklusiboa modalitatetan. Horietan inskribatzeko ez da derrigorrezkoa izango Getxo Kirolak-eko abonu-agiriaren jabe izatea baina erabilgarri dutenek % 7ko deskontuaren onura eskuratu ahal izango dute. 

Getxo Kirolak-ek liburuxka bat argitaratu du zeinetan udararako kirol eskaintza guztia barne hartzen den (bai udal erakundeak antolatzen duena eta bai klubetakoa); Fadurako eta Gobelako bulegoetan jaso daitezke, halaber hemen deskarga daiteke: 2021eko udako kirol eskaintza.


 

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +