2022/11/30
Getxoko Udalak bat egin du Eusko Jaurlaritzak abian jarritako Eskatu euskaraz, eskaini euskaraz. Zuk aukeratzen dozu lelopeko kanpainarekin.
Abenduaren 31ra arte iraungo duen ekimenaren helburua da tokiko merkataritzan eta ostalaritzan euskararen erabilera sustatzea, azken urteotan Udala aurrera eramaten ari den lanaren eta sustatutako Kaishop! kanpainaren ildo berbera. Horixe da, hain zuzen, kanpainara batzeko arrazoia.
Kontzientziazio kanpaina izango da eta mezua hedabideen eta gizarte sareen bitartez zabalduko da.
Getxoko Udalak 200 kartel eta 2.000 eskuorri banatuko ditu denda, taberna eta egoitza publikoetan.