2022/3/1
Getxon erroldatutako 17 eta 23 urte bitarteko gazteentzat, gidabaimena ateratzeko azterketa euskaraz egin badute.
Azterketa teorikoa euskaraz egiteagatik eskatzileak, gehienez, 100 euro jasoko ditu.
Dirulaguntzei buruzko informazioa hemen: dirulaguntzak
Deitu edo idatzi Euskara Zerbitzura eta liburu teorikoa oparituko dizugu!
Azterketa teorikoa euskaraz egiten duten Getxoko gazteen artean, Udalak 100 euroko 3 erregai txartelen zozketa egingo du.
Hauxek dira azken irabazleak:
JONE ESTEIBARLANDA "Gazte euskaldunok euskaraz aritzeko eta euskara sustatzeko tentazioa izan beharko genuke, tentazioetako bat gidabaimena euskaraz egitea da." |
IRATI INTXAUSTI "Ikasketa guztiak euskaraz egin eta gero, gidabaimena ere euskaraz ateratzea zentzudunena iruditu zitzaidan. Gainera, gure hizkuntza sustatzeko ekimen polita da. Horregatik, aukera duten Getxoko gazteei esango nieke, nik bezala, azterketa euskaraz egiteko." |
OIHAN MAGUREGI "Eroso sentitzen naiz euskaraz ikasten. Txikitatik ikasi dut euskaraz; beraz, erraza izan da niretzat gidabaimena euskaraz egitea." |
Erraza da, animatu!
Hementxe dituzu benetako 9 test autozuzengarri, ikus dezazun gidabaimena euskaraz ateratzea erraza dela.
Azterketa testak:
Gainera, DGTk eskura jartzen dituen testak euskaraz hemen aurkitu ditzakezu.
Eta zalantzaren bat baduzu hiztegia ere ipintzen dugu zure eskura.
Hiztegiak:
AUTOESKOLA KOLABORATZAILEAK: