15 eta 23 urte bitarteko getxotarra bazara

Motorreko edo kotxeko azterketa teorikoa euskaraz egin baduzu.

Matrikularen %80 itzultzen dizugu (200 euro gehienez)

Hemen duzu laguntzei buruzko informazioa eta eskaera egiteko lotura. Getxo - Euskara - Dirulaguntzak - Euskara ikasteko dirulaguntzak.

 

Begira iazko iritzi batzuk

AGER ETXEBARRIA PEREZ

"Ez nuen arazorik izan, azterketako galderak ondo idatzita zeuden. Gidabaimena euskaraz bezalako jarduera txiki hauekin euskara sustatzen laguntzen dugu."

 

ARANTZA DÍEZ PINEDO

"Gauza onak bakarrik ikusten dizkiot gidabaimena euskaraz ateratzeari: euskara sustatu, dirulaguntza jaso, erregai txartelen zozketan parte hartu... Eta gainera, lehenengoan atera nuen inolako arazorik gabe!"

 

IBONE BLAS BASAÑEZ

"Betidanik ikasi dudanez euskaraz, gidabaimena ere euskaraz egiteko ideia izan nuen; gainera, lehengusu batek ere esperientzia ona izan zuen eta horrek eman zidan azken bultzada."

 

 

 

 

Ez hori bakarrik!

100 euroko erregai-txartelen zozketa

100 euroko erregai-txartelen zozketa, Azterketa teorikoa euskaraz egiten duten Getxoko gazteen artean.  3 erregai txartel zozketatuko ditugu

 

 

 

 

Azterketa prestatzeko materiala behar duzu?

Deitu edo idatzi Euskara Zerbitzura eta liburu teorikoa oparituko dizugu!

Erraza da, anima zaitez!

Hementxe dituzu benetako 9 test autozuzengarri, ikus dezazun gidabaimena euskaraz ateratzea erraza dela.

Azterketa testak:

  1. test 1001
  2. test 1003
  3. test 1007
  4. test 1008
  5. test 1009
  6. test 1011
  7. test 1013
  8. test 1014
  9. test 1016

 

Gainera, DGTk eskura jartzen dituen testak euskaraz hemen aurkitu ditzakezu.

Eta zalantzaren bat baduzu hiztegia ere ipintzen dugu zure eskura.

Hiztegiak:

AUTOESKOLA KOLABORATZAILEAK:

  • AMEZTI Amezti kalea, 9. Tel. 94 491 09 15
  • ARIAS Mesedeetako kalea, 28. Tel. 94 463 88 57
  • DRIVE Salsidu kalea, 20. Tel. 94 407 36 08
  • DRIVE Udaberri kalea, 8. Tel. 94 407 43 48
  • MANOLO Gobela kalea, 25. Tel. 94 463 84 38
  • GIDATU Urkiola kalea, 4. Tel. 94 430 06 05

 

2024ko kartela