Euskera plana
ESEP, Erabilera Sustatzeko Getxoko Ekintza Plana 2018-2022 (III. Plan estrategikoa)
ESEP, Erabilera Sustatzeko Getxoko Ekintza Plana 2018-2022 (III. Plan estrategikoa)
ESEP (Euskara Sustatzeko Ekintza Plana) Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak diseinatu eta udalen esku utzitako tresna metodologikoa da. ESEParen bitartez Getxoko Udalak Euskara Sustatzeko bere Plan Estrategikoa kudeatuko du 2018-22 tartean.
Jendearen parte hartzera zabalik dagoen instrumentu bat izatea nahi dugu; Getxoko biztanleek beraien ekarpenak egin eta helburu eta bitartekoez dituzten iritziak plazaratzeko gunea izatea nahi dugu.
Loturan klikatuz, ESEP 2018-22ra ailegatuko zara.
ESEP, Erabilera Sustatzeko Getxoko Ekintza Plana 2013-2016 (III. Plan estrategikoa)
EESPEek datozen hamar urteotako hizkuntza plangintza gidatu nahi du eta euskararen erabilera areagotzea du xede. ESEPek hiru helburu estrategiko batzen ditu bere baitan: euskararen jabekuntza, erabilera eta elikadura, hau da, hizkuntza aberastasuna handitzeko behar diren izapideak eta eguneroko esparru guztiak ukitzen ditu: irakaskuntza, administrazioa, lan-mundua, hedabideak, kirola eta aisia, kultura, publizitatea,... Teknologia berriei ere garrantzi berezia eman zaie.
ESEPek jasotzen dituen neurri eta ekintzak ikusi nahi badituzu klik egin hemen: ESEP 2013-2016
ESEP plan berria prestatzeko azterketa eta txosten hauek prestatu ditu Getxoko Udaleko Euskara Zerbitzuak:
- Getxon euskarak badu etorkizunak III izeneko azterketa soziolinguistikoa
- II. EBPN betetze maila aztertu zen
EBPN, Euskara Biziberritzeko Getxoko Euskara Plana 2007-2012 (II. Plan Estrategikoa)
Euskara Biziberritzeko Getxoko lehen Plan Nagusia (I. EBPN) 2003-2006 urteen artean diseinatu eta garatu zen. Planaren garapen markoa Jaurlaritzak proposatu zuen eta Euskara Zerbitzuak garatu 2003ko azterketa soziolinguistikoan oinarrituta.
Planaren asmoa udalerriko bizitza sozialean modu integralean eragitea zen, eta horretarako, aipatutako epealdian garatu beharreko hainbat neurri proposatzen dira 12 esparrutan banatuta eta 3 helburu estrategikotan antolatuta.
EBPN, Euskara Biziberritzeko Getxoko Euskara Plana 2003-2007 (I. Plan estrategikoa)
Bigarren Plan Estrategikoa 2007an egindako azterketa soziolinguistikoaren ondorio da, eta aurreko planaren egitura errespetatuz egina da.
Bigarren Plan honen indarraldia 2007-2011 da.
2012an hasiera eman zitzaion
Euskara Zerbitzua
Etxe Sorgindua, Basagoiti 20
48992 GETXO
Telefonoa: 944660011
Posta Elektronikoa: euskara@getxo.eus