Berriak

Jarduera fisikoak

2021/10/05

Getxo Lagunkoiak jarduera fisikoen eskaintza zabala abian jarriko du urritik aurrera 60 urtetik gorako pertsonentzat

Getxo Lagunkoiak jarduera fisikoen eskaintza zabala jarriko du 60 urtetik gorako pertsonen eskura urritik aurrera; izan ere, etxeko konfinamenduaren ondoren kalean antolatutako saioekin batera (kaleko gimnasia, indarra hobetzeko saioak eta taldekako ibilaldiak), gimnasia leuneko zenbait jarduera egiteko aukera ere egongo da espazio itxietan. Gainera, proposamen berriak estreinatuko dira, hala nola bela, walking, futbola, palak, saskibaloia edo txirrindularitza, partaidetza prozesu batean edadetu batzuek jarduera fisikoari eta osasunari lotuta agertutako interesei eta beharrei erantzuna emate aldera. Modalitate azken horiek udalerriko kirol entitateek zuzenduko dituzte. 

Kaleko jarduerak udalerriko hiriguneetan egingo dira, hau da, Gobelaurre parkean, Biotz Alai plazan eta Maidagan parkean, besteak beste, eta estalpean egindakoak  Romo Kultur Etxeko aretotan eta kirol egoitzetan egingo dira. Batzuk doakoak izango dira eta beste batzuk ordainpekoak. 

Kultura- eta jolas-jarduerak

Ikasturte berriari begira, Getxoko Lagunkoiak dinamizazio Zerbitzuak adinekoentzako kultura- eta jolas- eskaintza antolatzen jarraituko du Romo Kultur Etxean, besteak beste, bisitak eraikin enblematikoetara, prestakuntza-hitzaldiak, zinema-emanaldien zikloa... "betiere, forma fisikoa eta egoera emozionala zaintzeaz gain, harreman-sareak sortzeko eta bakardadeari aurre egiteko. Une eta egoera bakoitzari egokitutako jarduerak izango dira ", azaldu du Arantza Rica zahartze Aktiboko zinegotziak. 

Programatutako ekimenen artean, memoria estimulatzeko, crochet-ari hasiera emateko, smartphone-a erabiltzeko, irakurketa erraza egiteko, emozioetarako, pinturarako eta lagunarteko kaferako tailerrak izango dira. 

Izenematea

Informazio gehiago jasotzeko edo  aurre inskripzioak egiteko RKE-Romo Kultur Etxeko hirugarren solairutik pasa daiteke edo 94 466 0 022 telefono zenbakira deitu. 

Osasun-egoeraren arabera, beharrezkoa izanez gero, iragarritako ikastaroak eta datak alda eta/edo ezeztatu ahal izango dira.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +