Diru-laguntzak

Eusko Jaurlaritzaren programa batek eraikinak eta etxebizitzak birgaitzeko laguntzak eskaintzen dizkie partikularrei eta jabeen erkidegoei. Esteka honen bidez ikus daiteke programa hori: www.etxebide.euskadi.net

 etxebizitza

EITaren ondorioz egin beharreko obrak Eusko Jaurlaritzak babestutako birgaitze-jarduketak izanez gero, onura fiskal eta ekonomiko hauek lor daitezke:

  • Kenkari fiskala PFEZean, ohiko etxebizitzan inbertitzeagatik.
  • BEZ murriztua, % 10ekoa, legezko betekizunak betetzen dituzten birgaitze-obretan.
  • Itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak, obra motaren eta titularrak dituen diru-sarreren araberakoak. EITaren egilearen ordainsariak ere estaltzen dituzte.

Programa hori garatzen duten arauak honako hauek dira: 2006ko abenduaren 29ko Agindua, etxebizitzak birgaitzeko finantza-neurriei buruzkoa (2007-01-25eko EHAA), 2011ko azaroaren 23ko Aginduaren bidez aldatua (2011-11-29ko EHAA) eta 2014ko azaroaren 26ko Aginduaren bidez bigarren aldiz aldatua (2014-12-01eko EHAA).

urbanismo

Hiri-garapen Iraunkorreko Eremua

Foruak 8 kalea (Santa Clara egoitza)
48992 Getxo

Telefonoa: 010 / 94 466 00 00
Posta elektronikoa: 010@getxo.eus
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 19:00etara

Lan eta jarduketei buruzko aurretiko komunikazioak, espedienteen kontsulta eta agiri-bilketa. Hitzordua hartu behar da 946620099 telefono zenbakian edo https://citaprevia.getxo.eus web helbidean.

Ondarea eta Etxebizitza: 94 466 00 44 / 45
Ordutegia: astelehenetik ostiralera 8:00etatik 14:00etara.