Gune Berdeak

Ezagutu itzazu Getxo udalerrika dauzkan berdeguneak.

parque de Txurruka

Bizkaia Zubitik 200 metrora, "Txurruka" izenarekin ezagutzen den lorategi-gune bat dago. Parkeak eskultura bat dauka, Evaristo Txurrukaren omenez, Abrarako sarbidea kontrolatzeaz arduratu zen ingeniaria. Sarbide hori, izan ere, oso arriskutsua izan zen XX. mendearen hasierara arte, hondarrezko oztopo bat baitzegoen bertan.

Monumentua Salazarrek eraiki zuen 1939. urtean, eta gizonaren eta itsasoaren arteko borroka sinbolizatzen du.

Nahitaez bisitatu beharreko toki bat da, udalerriko lorategi zaharrenetariko bat daukalako eta historia oparoa duelako.

Parkeak zolatutako 2.170 m2 eta 3.113 m2-ko berdegunea du.

Parkean nagusi den espeziea evonimos japonica da 500 metro lineal baino gehiagorekin; kopa forman tailatutako 67 evonimus daude. Espezie horrek ehun urte baino gehiago ditu.

Kostaldean bereizgarriak diren milazka eta platanondo asko dago ere. Inguru horretako itsasaldeko haizeei gogor eusten diete biek al biek.

parque Zugazarte

Ehun urtetik gorako ezkiak ditu, XX. mendearen hasierakoak. Une hauetan 119 ezkietatik, 80 bat ehun urtetiko gorakoak dira. Parke guztia zirkulazio handiko errepidetik babesten duen 800 metroko pittosporum-eko heskaia du ere.

Parkeak 17.000 m2-ko berdegunea du, eta zolatutako beste 6.500 m2.

parque de Aldapa

Parke oso modernoa da gaur egun, eta ume, gazte nahiz helduentzako berariazko espazioak ditu. Zabu berri-berriak eta kirol anitzerako espazioak daude, saskibaloi eta areto-futbolerako kantxa batekin eta haurrentzako rokodromo batekin; bio-osasungarria den zirkuitu bat ere badu, bai eta atseden hartzko mahaiak nahiz aulkiak dauzkaten tokiak ere. Hori guztia lorategi-eremuetan, parkeko zuhaitzak ukitu gabe.

Parkeak zolatutako 4.350 m2 eta 1.925 m2-ko berdegunea du gaur egun. 70 urte baino gehiagoko likidanbarren zuhaizti berezia dago bertan. Hainbat espezie daude parkean, esaterako: Prunus pisaardi, urkia, makala, ezkia, astigarra, albizia, altzifre arizonikoa, gurbitza, irasagarrondoa, intxaurrondoa, aranondo japoniarra...

parque San Joseren

Lorategi-gunea eta bankuekin nahiz haurrentzako jolasekin urbanizatutako lekua, eta bide estu batetik heltzen da bertara. Oharkabean Zugazarte etorbidearekin bat egiten duen bidea da. Cervantes parketik eta beste kale batzuetatik ere iritsi daiteke.

Getxoko toki pribilegiatu bat da, bake eta lasaitasun handia baitago. Udan fresko dago, tamaina handiko zuhaiztiak itzala egiten duelako.

Parkeak zolatuko 3.940 m2 eta 2.290 m2-ko berdegunea du gaur egun. Nagusi diren zuhaitz-espezieak ehun urte baino gehiagoko itsas pinua (17 daude) eta palmondoa (9) dira.

campa del Loro

Arriluzen hasi eta "La Bola" hondartzan amaitzen den lorategiko azalera bat da. Izen hori hartu zuen, XX. mendearen hasieran loro bat bizi zelako Arriluzeko Itsasoko Gurutze Gorriaren pareko arrantzale-etxola batean. Loro horrek jotako txistuekin paseatzen zebiltzan guztien arreta bereganatzea lortzen zuen. Aisiarako, kirol-eremurako gunea da gaur egun, eta atseden hartzeko haurrentzako jolasak nahiz bankuak daude.

Loroaren landak 7.177 m2-ko berdegunea du. Punta Begoña galeriatik hurbil, 8 milazka daude.

Telletxe

Berriki eraiki eta birmoldatu da metroa bertara heldu eta gero. Algortako erdigunea da. Toki horretan daude saltokirik gehienak. Telletxe parkeari Geltokiko plaza eta Metroko plaza ere esaten zaio. Adin guztientzako jende asko ibiltzen den parkea da. Era guztietako jarduera eta ikuskizunetarako gune mistoa du, haurrentzako parke bat eta lorategi-guneak, harri-hondarrekin, sasoiko lorearekin eta zuhaiztiarekin.

600 m2-ko berdegunea du (plazan. 27 magnolia lorandi daude plazan zehar lerrokatuta. Lorategi-gunean, xarmak eta urkiak dira nagusi. Zuhaixketan, barietate handia dago, esaterako: erramuak, berberiak, abeliak, viburnumak eta potiniak. Teucriumeko heskai batek bereisten du jolastokia eta errepidea inguratzen duen berdegunea, eta parkeari kolorea ematen dion sasoiko loraz betetako 15 m2-ko azalera babesten.

Hiri-garapen Iraunkorreko Eremua

Hiri-garapen Iraunkorreko Eremua

Foruak 8 kalea (Santa Clara egoitza)
48992 Getxo

Telefonoa: 010 / 94 466 00 00
Posta elektronikoa: 010@getxo.eus
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 19:00etara

Lan eta jarduketei buruzko aurretiko komunikazioak, espedienteen kontsulta eta agiri-bilketa. Hitzordua hartu behar da 946620099 telefono zenbakian edo https://citaprevia.getxo.eus web helbidean.

Ondarea eta Etxebizitza: 94 466 00 44 / 45
Ordutegia: astelehenetik ostiralera 8:00etatik 14:00etara.