Berriak

Bigarren Eskuko Liburuaren Azokan

2021/11/24

Bigarren Eskuko Liburuaren Azokan bildutako 10.212€ eman dizkiote EKI Fundazioari

Irantzu Uriarte Kultur Etxeko presidenteak eta Carmen Diaz Garapeneko Lankidetzako zinegotziak, joan den azaroaren 10etik 14ra, Getxoko Udaleko Liburutegi Zerbitzuak, Garapenerako Lankidetza arloarekin, antolatutako Bigarren Eskuko Liburuaren Azokan bildutako diru kopurua (10.212€) eman diote gaur goizean EKI Fundazioari. Liburuak, aldizkariak, koadernotxoak eta entziklopediak herritarrek emandakoak ziren, eta euro bateko gutxigorabeherako prezio sinbolikoan saldu ziren.

Oraingoan, ateratako dirua Nuria López de Gereñu eta Natxo Mingo, EKI Fundazioako zuzendari exekutiboak eta operazioen arduradunak, hurrenez hurren,  jaso dute, eta Burundin eko-heziketako proiektu baterako izango da.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +