Berriak

“Getxotik Mundura Mundutik Getxora”

2021/11/22

Abian “Getxotik Mundura Mundutik Getxora” ekimen solidarioaren XXIV edizioa

Mendebaldeko Sahara ez da kazetarientzako herrialdea erakusketarekin Algortako azokan, abian  jarri da Udalak, hainbat entitateren laguntzarekin, antolatutako Getxotik Mundura Mundutik Getxora ekimen solidarioaren XXIV edizioa, Getxoko herritarren elkartasuna eta konpromisoa ospatzeko. “Izan ere, gaur inoiz baino gehiago, beharrezkoa da Udalak Nazioarteko Lankidetzarako politika bultzatzen jarraitzea, pandemiak eta ingurumen-arazoek erakusten baitute arazo globalei modu globalean erantzun behar zaiela, guztiongan eragiten dutelako, eta, gure kasuan, herritik bertatik, inor atzean ez uzteko. Aurten, ohiko erakusketez, azoka solidarioez, hitzaldiez, eta “Getxo Bidezko Merkataritzako kafe eta kakaoarekin esnatzen da” ekimenaz gain, ospakizun bat izango dugu, txirotutako herrialdeetan proiektuak sustatzen 25 urte daramatzaten zortzi entitate omenduko ditugulako.  “25 urte eta gehiago Elkartasunean” ospatuko dugu”, adierazi du Carmen Díaz, Gizarte Kohesioko zinegotziak.  

Egitaraua

Gaur, Sahararen aldeko Getxoko ATFAL elkartearen laguntzarekin, inauguratutako Saharari buruzko erakusketa datorren abenduaren 3ra arte bisitatu ahal izango da Algortako azoka barruan. Bestalde, gaurtik eta abenduaren 28ra arte, Bidezko Merkataritzako kakao eta kafea dastatu ahal izango da, ekimenarekin atxikitutako udalerriko 40 establezimendutan.  Azaroaren 29an, 19:00etan, Bidezko Merktaritzako txokolatearen dastaketa birtuala etxetik izango da, aurretik izena emandakoek etxean jasotako lotearekin.

Muxikebarrin, azaroaren 28an, 25 urte eta gehiago Elkartasunean ekitaldia izango da,  

Pro-Sahara ATFAL, Ayuda MAS, ICLI, Entre Amigos-Lagun Artean, Grupo de Misiones de San Martin de Tours, Ecca Romo, Perualde-Pertsonalde eta Zabalketa entitateak zoriontzeko, txirotutako herrialdeetan duela 25 urte baino gehiagotik burututaqko lanagatik. Sarrera gonbidapenaren bidez izango da.

San Martin de Tourseko Misioetako taldeak antolatutako ohiko arrastelu solidarioa abenduaren 13tik 19ra egongo da zabalik, eleizako beheko aldean.

Gainontzeko erakusketei dagokienez, abenduaren 4tik 22ra Unesco Etxearen Unite 4 Heritage erakusketa bisitatu ahal izango da Gobela kiroldegian; azaroaren 25etik abenduaren 18ra, San Martin de Tourseko Misioetako taldearen Kanseniako lurra eta jendea: berdintasunean hezitzen, eleizan bertan, eta gaurtik abenduaren 17ra,  SolidaridUp proiektuaren Lankidetzari irekitako leihoak udalerriko saltokitan. 

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +