Berriak

Hitzarmena berrituta Euskal Fondoarekin

2021/09/22

Hitzarmena berrituta Euskal Fondoarekin Tipitapan euri-uren drainatzeko proiektu baterako

Udalak hitzarmena berritu du Euskal Fondoa, Euskal entitate kooperanteen elkartearekin, eta horren bidez 51.000€ko diru-laguntza emango dio,  Nikaraguako Tipitapa udalerriko Ciudadela San Martín auzoan euri-uren drainatzeko proiektu baterako, inguruko biztanleen bizimoduaren kalitatea hobetze aldera.   Proiektuaren hobekuntza 14.700 pertsonentzat izatea aurreikusten da eta horietatik 8.000 emakumeak dira. "Getxoren elkartasunarekiko eta lankidetzarekiko konpromisoa berresten dugu,  gure udalerrian oso bizirik dauden ezaugarrietako batzuk, Legegintzaldiko Planaren  ardatzetako bat izanik. Hogeigarren urtez berritutako hitzarmenarekin konpromiso solidarioari bultzada ematen diogu euskal erakundeekin batera, era koordinatuan, Giza Garapen Iraunkorraren alde, eta asmoa dugu hori egiten jarraitzeko", aipatu du Amaia Agirre alkateak sinadura ekitaldian. Bestalde, Ernesto Sainz, Euskal Fondoako presidenteak nabarmendu du 117 entitatek osatutako elkarteak lankidetza deszentralizatuan jokatzen duen papera eta “Getxo da lankidetza horrekin konprometituenetako bat. Getxotarrek orain arte milioi bat euro inguru eman dituzte Tipitapako biztanleek baldintza osasungarriagoak izan ditzaten ". 

 

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +