Berriak

15.000€ bi larrialdi laguntzatarako

2021/08/09

15.000€ bi larrialdi laguntzatarako Kongoko Errepublika Demokratikoan eta Indian

Getxoko Udalak 8.000€-ko larrialdiko laguntza onartu du Medicus Mundi Bizkaia GKErentzat eta 7.000€-ko beste bat Vicente Ferrer Fundazioarentzat, Ekintza Humanitarioen ildoaren barruan. 

Lehenengo laguntza Nyiragongo sumendiaren ondorioz, Kongoko Errepublika Demokratikotik Ruandara joandako biztanleentzako proiektu baterako izango da. Laguntza, batez ere, elikagaiak (arroza, olioa eta xaboia…) erosteko da,  200 bat familiaren onurarako. Bestalde, Vicente Ferrer Fundazioak dirua Indiarako oxigenoa proiekturako zuzenduko du,  Anantapurreko Bathalapalliko ospitalean, inguruko nagusirako. 200 bonbona eta 2.000 oxigeno karga erosiko dituzte, batez ere haurdun dauden emakumeei emateko.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +