Parte hartzea
Egoitzako bizitzan parte hartze aktiboa izateko aukera ezberdinak daude:
Kexen eta iradokizunen postontziak
Solairu guztietan daude postontziak, eta horietan kexak eta iradokizunak utzi daitezke.
Erabiltzaileari arreta emateko unitatea
Kexak eta iradokizunak bildu eta tramitatzen ditu unitate honek.
Egoiliar eta familiarren urteko batzarrak
Urtero egiten da batzarra egoiliarrekin eta haien senideekin; batzar hauetan egoitzan lan egiten duten profesionalak ere biltzen dira.
Iritzia jakiteko inkestak
Bi urtean behin, egoitzak iritzia jakiteko inkesta egiteko agintzen dio kanpoko enpresa bati. Egoiliarrei inkesta zuzenean egiten zaie baina senide edo ahaideei iritzia telefonoz emateko eskatzen zaie.
Erreklamazio-orriak
Egoiliarrei eta haien senideei galdetzeko foroa
Egoitzako teknikariek eta politikariek, senideen ordezkariek eta egoiliarren ordezkariek osatzen dute.
Iradokizunak ordezkari baten bitartez egin daitezke foroan (sarrerako tauletan ikus daiteke zein den solairuko ordezkaria). Urtean hiru aldiz biltzen dira eta zerbitzu hobea emateko interesgarriak diren alderdiak jorratzen dira.
Udal Egoitza
Ormetxe kalea, 22
48992 Getxo
Telefonoa: 94 403 47 40
Posta elektronikoa: administrazioa.egoitza@getxo.eus