Prebentzioa hezkuntza eremuan

Hezkuntza-alorrean, ondoko hauetan gauzatzen da prebentzioa: aholkularitza teknikoan, irakasleak gaitzean, eta ikasleak prestatzean. Hori guztia Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeei emandako aholkularitza- eta laguntza-zerbitzuak indartzeko, osasunerako eta adikzioen prebentziorako programak diseinatu eta garatu ditzaten.

Prevención en el ámbito educativo

Esku-hartzerako bi etapa nagusi ezberdintzen ditu: batetik, Haur Hezkuntzako (0-6 urte bitartean) eta Lehen Hezkuntzako (6-12 urte bitartean) etapa eta, bestetik, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (12-16 urte bitartean) eta Derrigorrezkoaren Ondorengo (16 urtetik aurrera) etapa, bakoitzari dagozkien garapen-prozesu ezberdinekin bat eginez.

Gaur egun, informazio eta komunikazio teknologien (IKT) garapenaren ondorioz, eta gero eta handiagoa den substantzia gabeko adikzioen eraginez (ludopatia), esku-hartzerako estrategian aldaketa kualitatibo garrantzitsua ematen ari da. Izan ere, esku-hartze komunitariorako metodologia tradizionalean irakaslea zen trebatu/gaitzen zena ezagutza/jarrera horiek berak zabaldu zitzan, bera baitzen hezkuntza-errealitatea ondoen ezagutzen zuena. Egun, aldiz, irakaslearen lana ordezkatzen duten gai zehatzetako teknikarien eskaera gero eta handiagori erantzuten diote prebentzio tailerrek. Ondorioz, gela bertako esku-hartze kopurua eta edukien aniztasuna gero eta handiagoa da.


Haur eta Lehen Hezkuntza

Proiektuak haur eta lehen hezkuntzako ikastetxeei osasunerako hezkuntza eta adikzioen prebentziorako programak diseinatzeko eta garatzeko laguntza ematean datza.

Prebentzio unitateak ikastetxeetako irakasleak orientatzen eta aholkatzen ditu osasunerako hezkuntzako-programak diseinatu eta garatu ditzaten, ikastetxean presentzia fisikoa izango duen aholkulariaren figuraren bitartez.

Horrela, babes-faktoreak (trebetasun sozialak, balioetan oinarritutako heziketa, adimen emozionala…) indartu nahi dira eta arrisku-faktoreen eragina murriztu, arazoak sortzen dituzten adikzioen aurrean.

Ekintza horiek gauzatzeko zera eskeintzen da:

  • Irakasleentzako osasunarekin, droga-menpekotasunen prebentzioarekin eta substantziarik gabeko adikzioekin zerikusia duten gaietarako aholkularitza
  • Ikasleen beharretara egokitutako prebentzio-programak diseinatzeko laguntza
  • Baliabide didaktikoen diseinua eta hornidura
  • Irakasleen prestakuntza eta ikasleen formakuntza
...
AGIPAD

"LAGUNEKIN BARATZEAN" programa, barazki-multzo baten eguneroko egoeretatik abiatuz neska-mutilen arteko harremanen garapenean oinarrituta dago. 5-9 urte bitarteko eskola-umeei zuzendua, ikasleentzako ipuin-liburua, irakasleen-gida didaktikoa eta CD nahiz irudi-jokoa dakartza.

...
BIHARSAREA

Txotxongilo-antzerki ekimena, jolas-moduan umeengana hubiltzeko oinarrizko elementu gisa eta "Lagunekin baratzean" egitasmoa osatzen duena.

...
SAREAN PROGRAMA

Informazio eta komunikazio teknologiek (IKT) gero eta garrantzia handiagoa dute formazioan, hezkuntzan eta gazteen harremantzeko moduan. IKT eta, batez ere, sare sozialak modu egokian erabiltzeko helburuaz tailerrak antolatzen dira LHko 6.mailan zein DBHko 1.go mailan.

...
SENTIKTUZ PROGRAMA

Erkidegoan egin den prebentzio unibertsaleko nahiz aukerako prebentzioko programa da, eta helburua hauxe da: harreman fisiko zein digitaleko inguruan ongizate osoa sustatzea, emozioak kudeatuz, harreman afektibo eta sexual osasungarriak garatuz, eta teknologia berriek ikasleengan duten eragina aztertuz.
EMOKI elkartea, harreman fisiko zein digitaleko inguruan ongizate osoa sustatzeko.

...
Ipuin kontalaria: NI NEU ZU ZEU

Ipuinen ahozko narrazioa da, eta horren bitartez asertibitatea lantzen da, adikzioak prebenitzeko baliabide gisa. Ipuin hauetan banaka erabakitzeko garrantzia lantzen da, denok desberdinak garela eta gure izate hutsagatik baliotsuak garela ulertuz. Besteengan eta geure buruarengan daukagun eragina. Elkar errespetatu behar dugula eta nork bere burua errespetarazi behar duela ulertzeko ipuinak.



Bigarren eta Batxilergo Hezkuntza

Proiektuak bigarren hezkuntzako, zikloetako eta batxilergoko ikastetxeei osasunerako hezkuntza eta adikzioen prebentziorako programak diseinatzeko eta garatzeko laguntza ematean datza.

Prebentzio Unitateak ikastetxeentzako erreferentea izan nahi du osasunerako eta droga-menpekotasunen eta substantziarik gabeko adikzioen prebentziorako hezkuntza-gaietan, adinez txikikoen beharretara egokitutako esku-hartze orokorrak bultzatuz.

Getxoko Udalak ikastetxean presentzia fisikoa izango duen aholkulariaren figura eskaintzen du irakasleekin zein ikasleekin honako ekintza hauek gauzatzeko: 

  • Osasunarekin, prebentzioarekin, drogekin eta substantziarik gabeko adikzioekin lotutako ikasleen beharrak jasotzeko
  • Prebentziorako programak diseinatzeko aholkularitza
  • Baliabide didaktikoen diseinua eta hornidura
  • Prestakuntza eta trebakuntza eraginkorra
  • Antzemandako beharrak beste baliabideetara bideratzeko
  • Drogomenpekotasunen prebentziorako informazio tailerrak
  • Informazio eta komunikazio teknologia berrien erabilera egokiari buruzko tailerrak
  • Online apustu eta jolasei buruzko tailerrak.
...
INESI PROIEKTUA

Osasunaren sustapena eta droga-menpekotasunen prebentzioa helburu, nerabeengan bizimodu ahalik eta osasuntsuenak definitzen laguntzeko gaitasunak garatzeko, irakasleriari baliabide eta jarduera ezberdinak eskaintzen dizkion material didaktikoa. DBHko 1.go zikloko ikasleei zuzendua dago.

...
ADIKZIO AURRETIK

Zinema baliabide gisa erabiltzen duen egitaraua, substantziadun zein substantzia gabeko adikzioen prebentzio unibertsalerako. Nerabeen alfabetatze emozionala eta arrisku-egoeren aurrean kudeaketa egokirako portaera jarraibideak transmititzea ditu helburu.

...
ARRISKUA ALKOHOLA

EAEko ikastetxeetan ikasketak egiten ari diren 15 urtetik gorako ikasleei zuzendua, alkohola hartzearekin lotutako arriskuak eta kalteak ezagutzea du xede, horrela jarrera arduratsu bat hartu ahal izateko.

...
ETORKINTZA Fundazioa

Drogen kontsumoari buruzko egiazko informazio objektiboa jaso dezaten, sinesmenak kontrastatu eta zalantzan jartzeko, dudak argitzeko eta hausnarketa bultzatzeko ikasgelan burutzen diren prebentzio/informazio tailerrak dira, DBHko 3.mailako ikasleei zuzenduak.

...
SAREKO JOKOARI ETA APUSTUEI BURUZKO TAILERRAK

Ikasgelako tailerrak Jokover bideo-jokoarekin. Ikuspegi hezitzailea duen tresna bat da, eta ausazko jokoen eta apustuen erabilera arduratsua bultzatzeko helburua du oinarrian, praktika hori dramatizatu eta kriminalizatu barik. Hala, erabilerari, esperotako sariei eta arrisku posibleei buruzko sentsibilizazioa lantzea da xedea, arriskuak murriztu eta informazio objektiboa eta ez moralizatzailea emanez.

...

Adikzioen Prebentzioa

Urgull kalea, z/g
48991 Algorta

Telefonoa: 94 466 01 51
Posta elektronikoa: gizartez@getxo.eus
Ordutegia: 08:00 - 14:00