Aholkularitza sexologikoa

Getxoko sexologiari buruzko informazio eta aholkularitza bulegoak sexuari buruzko mota guztietako galderei erantzuten die.

asesoría sexológica

Zer da

Zalantzek, aurreiritziek edo informazio faltak berak zailtasunak dakartzate norberaren sexualitatea eraikitzeko garaian (gorputzari buruzko zalantzak, nortasuna, desira, orientazio sexuala...) edo pertsonen arteko harremanetan (asegabetasuna, ulertezintasuna, plazer falta, komunikazio txarra,...).

Bulego honen helburua da adin guztietako pertsonei laguntza ematea, sexualitateaz gehiago goza dezaten, beren nahiekin eta interesekin lan eginez edo sexu zailtasunak gaindituz. Halaber, antisorgailuei buruzko oinarrizko informazioa emango zaio eskatzen duenari.

Bulegoa irekita egongo da astearte guztietan, 17.00etatik 20.00etara garrantzitsua da hitzordua aurrez eskatzea.

Sexologiaren profesionalek egiten dituzte kontsultak eta konfidentzialak dira. Kontsultak, telefonoz egin daitezke (944660137), email bidez (sexuinfo@getxo.net) edo elkarrizketa pertsonalekin (indibidualak, bikotean edo lagunekin). Aholkularitzaren iraupena gaiaren araberakoa izango da.

Zure sexualitateari arreta ematen diogu.

...

Aholkularitza sexologikoa

Martikoena kalean, 16. zenbakian (Alangoko anbulatorioaren alboan).

Telefonoa: 94 466 01 37
Posta elektronika:
Ordutegia: Asteartea, 17.00etatik 20.00etara (garrantzitsua da hitzordua aurrez eskatzea)