Atzerritartasunari eta diskriminazioari buruzko lege aholkularitza

Europar Batasuneko pertsona nazionalak, eta beren familiak baldintza jakin batzuetan daudela, Espainian bizi daitezke eta bertan lan egin dezakete. Erkidegoko pertsonak edo Europako herritarrak deritzete. Europar Batasunekoak ez diren herrialde bateko pertsonek Espainian besteren kontura langile batek kontratatuta) edo beren kontura lan egin dezakete. Horretarako, indarrean dagoen atzerritartasun legeriak Egoitza Baimena eskatzen du. Hein handi batean, etorkinak integratzeko aukerak zehazten ditu.

inmigración

Atzerritarrentzako arreta juridikoko zerbitzua: aholku sarea

Eusko Jaurlaritzak informaziorako eta arretarako AHOLKU SAREA PDF sortu du. Doako telefonoa. TEL.: 900 84 08 90.

Administrazio-egoeraz eta atzerritarrei buruzko legeriaz zalantzak argitu nahi dituzten immigranteentzat. Zer eskaintzen da: informazioa, orientazioa, aholkularitza, eta zerbitzu espezializatuetara bideratzea.

Telefonoak itzulpen-sistema dauka EAEn hitz egiten diren hizkuntza nagusietarako.

Gainera, zuen kontsultak asesoria@euskadi.eus  helbide elektronikora bidal ditzakezue.

Uribe Kostan bizi diren pertsonentzako elkarte laguntzaileak:

  • KOSMOPOLIS: Alangoeta 8, Getxo. Tel.: 688 605 551 y 946 852 103
  • CÁRITAS: Ribera 8, Bilbao.Tel.: 94 402 00 99
  • CITE (CC.OO): Muelle de Uribitarte 4, Bilbao. Tel.: 94 424 34 24
  • CRUZ ROJA:  Virgen de la Guía 2, Bajo, Portugalete. Tel.:  94 462 83 61

Eusko Jaurlaritzaren atzerritartasunari buruzko txostenetako informazioa

ERA BEREAN: Diskriminazioko biktimentzako arreta zerbitzua

ERABEREAN Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak bultzaturiko sarea da. Arraza, etnia edota nazio jatorriak, zein sexu-orientazioa eta -identitateak eta genero identitateak eragindako diskriminazioari aurre egitea du helburu.

Sarea aipaturiko Sail honek eta hainbat giza erakundek osatzen dute. Erakundeok era nabarmenean immigrazio arloan, ijitoen herriaren sustapenean eta LGTB taldeen sustapenean lanean dihardute.

Liburuxka PDF

 

inmigración e interculturalidad

Inmigrazioa eta interkulturalitatea

Urgull kalea (Bigarren soilarua)
48991 Algorta

Telefonoa: 94 466 01 51
Posta elektronikoa: interculturalidad@getxo.eus