Zerbitzuak eta jarduerak
Ikasteko gelak , eskola igeriketa, eskola antzerkia eta ibilbide ekologikoak.

Ikasteko Gelak
- Romo Ikastetxe Publikoko liburutegia
25 plaza
Astelehenetik ostiralera 17:00etatik 21:30etara.
Asteburuetan 09:30etatik 13:00etara eta 16:30etatik 19:30etara.
2022ko maiatzaren 7tik ekainaren 30era arte - Fadurako kiroldegia
215 plaza
Urte osoan 08:00etatik 21:30etara
Hartu behar da hitzordua hemen. - Andra Mariko kiroldegia
134 plaza
Ekainaren 15etik irailaren 15era
- astelehenetik ostiralera 08.30etatik 14:00etara / 16:30etatik 21:00etara
- asteburuetan 08:30etatik 14:00etara / 17:30etatik 21:00etara
Gainerako urte sasoioetan: egunero 08:30etatik 21:30etara - Liburutegiak
- Villamonte (Villamonte, A-8)
50 plaza
Astelehetik ostiralera 08.30etatik 14:30etara / 16:00etatik 20:30etara
Larunbatetan 09:15etatik 13:00etara
- San Nikolas (plaza San Nicolás, s/n)
68 plaza
Astelehenetik ostiralera 08:30etatik 20:30etara
Larunbatetan 09:15etatik 13:00etara
- Romo Kultur Etxea (Santa Eugenia plaza, 1)
57 plaza
Astelehenetik ostiralera 08:30etatik 20:30etara
Larunbatetan 09:15etatik 13:00etara - Ikasgelak (Romo Kultur Etxea, Santa Eugenia Plaza, 1)
Plazak erabilgarritasunaren arabera
Astelehenetik ostiralera 08:30etatik 21:30etara
Larunbatetan eta igandeetan 09:30etatik 20:30etara
Eskola igeriketa
Getxo Kirolak-eko kiroldegietan egiten diren igeriketa-ikastaroak, Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailetako eta Hezkuntza Bereziko taldeentzat.
Ibilbide ekologikoak

Erkidego batek ingurumenaren gainean duen ezagutzak gero eta garrantzi handiagoa dauka; izan ere, ingurumena osasun-, gizarte- eta ekonomia-ongizatearen baldintzatzailea da, batez ere herritarren osasunean eta bizi-kalitatean daukan eragin handia kontuan hartzen baldin badugu.
Nazio Batuen Ingurumenari buruzko lehenengo Biltzarraren arabera, ingurumena terminoak baldintzatzaile fisiko, kimiko, biologiko eta sozialak barne hartzen ditu, banakakoen zein kolektiboen ongizatean eta osasunean nabarmen eragiten dutenak, zuzenean zein zeharka.
Gaur egun, munduko herritarren erdia hirietan bizi da. Hori dela eta, hirietako ingurumenari eta ingurumenak osasunarengan duten eraginari buruzko kezkak gero eta sarriagoak eta handiagoak dira. Hortaz, arrazoizkoa da ingurumenari buruzko ezagutzak gero eta garrantzi handiagoa izatea.
Hiriak pertsonek bizitzen dituzte; horregatik, alderdi fisiko, psikiko eta sozialei erreferentzia egiteko desiragarriagoa da hiria sistema dinamikotzat jotzea bere osotasunean.
Informazioa: hezkuntza@getxo.net y 94 466 00 63.
Jatorriak
Getxoko ingurumen-hezkuntzarako programa 1982an sortu zen, FAPAk (Getxoko Lehen Hezkuntzako Eskola Publikoetako Ikasleen Guraso Elkarteen Federazioa) eta udalerriko irakasleek abiarazitako ekimen gisa, Ana Arina, Patxi Diaz Lozano eta Carmen Marin Ruiz biologoen laguntzarekin. Udalak ere berehala egin zuen bat ekimenarekin, bere babesa eskainiz.
Hezkuntza formalaren arloan lantzen ziren edukiak osatzeko beharra planteatu zen, ezagutza jakin batzuen bitartez ikaslea bere inguruko errealitatera hurbil zedin.
Ezarri nahi zen hezkuntza-proiektua diseinatzeko oinarriak helburu horrekin finkatu ziren.
Ingurumen-Hezkuntzarako Proiektua
Proiektu bat egitea proposatu zen.
- Aurreragoko garapenean udalerriko eskola guztien (publikoak, pribatuak eta ikastolak) eta eskola-erkidegoko kideen (ikasleak, irakasleak eta gurasoak) inplikazioa ekarriko duena.
- Denboran jarraitutasuna izateko asmoarekin, hurrengo eskola-promozioak ere proiektuaren partaide izan daitezen.
- Espezifikoa, Getxoko ikasleek euren udalerria eta udalerriak eskaintzen dizkien aukerak ezagutu ditzaten sortutakoa. Udalerriaren historia, ekonomia, gizartea eta balio naturalak ezagutzeak ikasleak udalerriaren garapen egokian eta zaintzan laguntzeko prestasun handiagoa izatea erraztuko du.
- Eskolan ingurumen-hezkuntza barne hartzeko aurrerapausoa dakarrena, hain zuzen ere hezkuntzaren erreforman jaso dena. Erreforma horrek diziplina anitzeko metodologia aktibo bat oinarri hartuta ezagutzak eskuratzea du helburu. Ingurunearen azterketak ez du zertan helburu bat izan, ikasleak eskola-curriculuma osatzen duten arlo desberdinetako edukiak barneratzeko tresna gisa erabil daiteke.
Biologoek jarduera desberdinak diseinatu zituzten helburu desberdinekin eta egun proiektuaren jomuga izatea nahi duten mailetara (Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailak eta DBHko 1. eta 2. mailak) egokitutako metodologia erabiliz.
Helburuak eta metodologia
Ingurumen-hezkuntza “ikasturtearen prozesu gisa sor litzateke. Lehenengo eta behin, banakoak eta taldea beren ingurumenaz eta ingurumenaren osagai biologiko, fisiko eta soziokulturalen elkarreraginaz jabetuko lirateke. Bigarrenik, ezagutzak, balioak, gaitasunak, esperientzia eta borondatea eskuratuko lituzkete, ingurumenaren egungo zein etorkizuneko arazoak konpontzeko banaka zein taldeka jardutea ahalbidetuko liekeena (UNESCO, 1980).
LOGSEan (Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrerako Legea) korronte hori jaso da, modu sistematikoan, jarraian eta koherentean hezkuntza formalean sartzeko asmoarekin.
Lehen Hezkuntzari dagokionez, korronte hori Ingurune Natural eta Sozialaren Ezagutza deritzon arloaren bidez curriculumean sartzea aurreikusi da. DBHn zeharkako lerro gisa edo hezkuntza printzipio gisa sartzen da ingurumen-hezkuntza curriculumean eta, geroago, Lurraren eta Ingurumenaren Zientziak irakasgaiaren bidez.
LOMCE hezkuntza-lege berriarekin, Ingurune Natural eta Sozialaren Ezagutza deritzon arloa bi arlo desberdinetan banatuko da: Gizarte Zientziak alde batetik eta Natur Zientziak bestetik.
Aurreko puntuan jasotako proposamenak errespetatuz, ondorengo helburu hauek ere proposatzen dira:
- Haurra bere ingurunean integratzea, bere inguruko giroa eta dinamika nolakoak diren ezagutzera hurbilduz.
- Eskolan eskuratutako ezagutzak aplikatu eta ezagutza berriak ikasteko espazio gisa erabiltzea ingurunea.
- Ingurunea ikuspuntu ludiko batetik erabiltzea, dibertitzeko, jolasteko eta elkartzeko espazio gisa.
- Gure ingurumenarentzako egokiak diren jokatzeko ohiturak barneratzea.
Hauen bidez:
- Ingurune naturalean eta hiri-ingurunean eduki eta helburu desberdinetako irtenaldiak eta ibilbideak eginez. Hala, eraikin bereziak edo balio historikoa dutenak, ikuspuntu ekologikotik baliotsuak diren espezie edo txokoak, eta oro har udalerriaren egungo errealitatea modu integratuan interpretatzea ahalbidetuko diguten paisaia-osagaietako berezitasunak identifikatu eta antzemateko.
- Eskulanak, tailerrak, ikerketa-lanak, eta abar.
Lau ikasturteetan zehar egindako irtenaldi eta tailerren ostean, ikasleak bere udalerria nolakoa den eta udalerriak eskaintzen dizkion aukerak argi ezagutu ditzala da helburua. Udalerriaren historia, ekonomia, egitura soziala eta lurralde-antolamendua ezagutzeak ikasleak udalerriaren garapen egokian eta zaintzan laguntzeko prestasun handiagoa izatea erraztuko du.
Hori dela eta, jarduera desberdinak programatzen dira hezkuntza-maila bakoitzeko. Jarduera horietako bakoitzak ingurunearen alderdi batera hurbiltzen gaitu, eta guztiak bateratzeak ingurunearen ikuspegi integratua izatea ahalbidetzen digu.
Irtenaldiak eta jarduera osagarriak eskola-ordutegi barruan egingo dira, zentro bakoitzeko irakasleen laguntzarekin.
Edukiek hiru alor izango dituzte oinarri:
- Landa-ingurunea
- Hiri-ingurunea
- Kosta-ingurunea
Lau ikasturteetan zehar jarraitutasuna duen lan bat garatzeko.
Hartzaileak
Aukeratu den adin-tartea (10 eta 14 urte bitartekoa) esperientzia mota hau aprobetxatzeko aproposena dela uste da.
Programa garatzen duten langileak
Gorka Barba Eguskiza, biologian lizentziaduna (EHU-UPV, 2007). Gaur egun DBHn irakasle aritzeko masterra egiten ari da eta ingurumen-hezkuntzari lotutako hainbat ikastaro ere egin ditu (Basoetako sekretuak, Flora mehatxatua...).
German Fernadez Torío, ingurumen zientzietan lizentziaduna (UPV-EHU 2008). DBHn irakasle aritzeko masterra egin du, bai eta ingurumen-hezkuntzarako programak diseinatzeko ikastaro bat ere.
Irune Uriarte Bikarregi, biologian lizentziaduna, Landareen biologian eta Ekologian espezializatuta dago (UAB, 2008).
Ekosistemen Kudeaketan, Funtzionamenduan eta Biodibertsitatean Masterra (EHU), Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Prestakuntzarako Unibertsitate Masterra (EHU). Prestakuntza osagarri gisa, ingurumen-prestakuntzako hainbat ikastaro egin ditu: Agenda 21, sendabelarrak, etnobotanika... (Haizelan).
Baliabideak
Nahitaezkoa da zientzian eta gizartean gertatzen diren aldaketetara egokitzea. Hori dela eta, gai honen edukiak ikasleen esku jartzeko erabiltzen diren baliabideak eguneratu egin dira.
- Baliabideen digitalizazioa: horma-fitxak eta landareen gidak (LH 5), landareen hiztegia (LH 6), landareen gida (LH 6).
- Ikus-entzunezko baliabideak: Power Point aurkezpenak hiri-inguruneari eta itsas inguruneari buruz, webguneak, bideoak…
- Baliabide grafikoak: Bolueko hezeguneko organismo biziak (LH 6); Getxoko antzinako argazkiak (DBH 1); Meatzaldeko argazkiak (DBH 2); itsas organismoei buruzko gidak (DBH 2), eta abar.
Hizkuntza
Ingurumen-hezkuntzako jardueretan erabiliko den hizkuntzari dagokionez, lanaldien % 74,5 euskaraz ematen da (B + D ereduak) eta gaztelaniaz, aldiz, % 25,5.
Programan parte hartzen duten ikastetxeak
- San Nikolas Ikastola
- Stma. Trinidad Ikastetxea
- Divina Pastora Ikastetxea
- Azkorri Ikastetxea
- Romo Ikastetxea
- Zabala Ikastetxea
- Andra Mari Ikastetxea
- Larrañazubi Ikastetxea
- San Ignacio Ikastetxea
- Geroa Ikastola
- Gobela Ikastola
- Aixerrota BHI
- Julio Caro Baroja BHI
- Artaza Romo BHI
- HHI
Aurrekontua
Urteko aurrekontua 57.000 euro da. Hezkuntza Saileko diru-laguntzen urteroko deialdi baten bidez jasotzen da, eta honela banatzen da:

Irakasleei zuzendutako galdetegia

Hezkuntza
Foru kaleko 1
48992 (Algorta) Getxo
Telefonoa: 94 466 00 63
Posta elektronikoa: hezkuntza@getxo.eus