Etxez etxeko mailegua
Etxera eraman ditzakezu liburuak, ikus-entzunezkoak eta bestelako materialak. Mailegua librea eta doakoa da, Euskadiko Irakurketa Sareko irakurle txartela baino ez duzu izan behar.
Nola lortu liburutegiko txartela
- Dokumentu ofizial bat aurkeztu (NAN, pasaportea, egoiliar-txartela...)
- Bete ezazu liburutegian emango dizugun edo esteka honetan eskura dezakezun eskabidea: FORMULARIOA
Mailegu kopurua
Getxoko liburutegietan: 6 dokumentu jaso ditzakezu, 3 liburu eta 3 material berezi (bideoa, diskoa, CD-ROMa edo aldizkaria)
Euskadiko Irakurketa Sareko gainerako liburutegietan: Gehienez 16 dokumentu atera ditzakezu. Horietatik, 8 liburuak izan daitezke, eta beste 8 material bereziak. Horrek esan nahi du, Getxoko 3 liburu badituzu, oraindik beste 5 ere atera ditzakezula Sareko liburutegi guztietan.
Mailegu-epea
Liburuak: 21 egun arte
Material bereziak: 7 egun arte
Gogoratu ezarritako itzulketa-epea amaitu baino lehen itzuli edo berritu behar dituzula aleak.
Mailegua berritzea
Liburuak: behar izanez gero, mailegua beste 21 egunez berritu dezakezu, betiere liburua erreserbatuta ez badago.
Material bereziak: mailegua beste 7 egunez berritu daiteke. Liburuak bezala, dokumentua erreserbatuta badago ezin da berritu.
Berritze horiek pertsonalki eska ditzakezu (mostradorean edo telefonoz) edo zuk zeuk egin ditzakezu, web bidez, Nire liburutegia de Liburubila, Mailegu-epearen azken 5 egunetan. Horretarako, lehenik eta behin zure erabiltzailearekin eta pasahitzarekin identifikatu beharko duzu.
Galdutako edo hondatutako materialak
Ale bat benetan galtzen edo kaltetzen baduzu, berriz jarri beharko duzu.
Beste edozein informazio behar izanez gero, kontsultatu zuzenean liburutegietara presentzialki, telefonoz edo posta elektronikoz.
