Gainbalioa kalkulatzeko behar den informazioa:
- Aurrerapenaren eskaera egilearen izena (zergaduna edo haren ordezkoa)
- Ondasun higiezina identifikatzeko zenbaki finkoa (Ondasun Higiezinen ordainagirian agertzen da)
- Orain eskualdatu den ondasuna eskuratu zen data.
- Eskualdatze data edo.
Orain eskualdatu den ondasuna 2001ko urtarrilaren 1aren ondoren eskuratu bada, ondoko informazio hau ere aurkeztu beharko da:
- Jabetza-titulua frogatzen duen agirian dagoen eskuratze balioa.
- Oraingo eskualdatzearen ziurtagirian ageri den eskualdaketaren balioa, hura identifikatuz.
Imprimakina on-line bete eta bidali (gainbalioa@getxo.eus), ahalko da, edo hemen inprimatu eta eman:
Halaber, eskaera bete dezake hurrengo esteka hau klikatuz agertuko den formularioa, eta bidali Internetez: Gainbalioaren gaineko Zergaren likidazioko kontsulta-aurrerapena
Eskatutako Informazioa e-mailez bidaliko diegu, eta, e-mailik izan ezean, posta arruntez, 3 egun epean. Ez da tramitatuko behar bezala beteta ez dagoen eskaerarik.