2025/1/13
Datorren otsailaren 28ra arte luzatu du Udalak 2024 urteari dagozkion GLL, Gizarte Larrialdietarako Laguntza guztiak justifikatzeko epea. Gastuak egin behar dira justifikatzeko epea amaitu aurretik. Diru-laguntzak justifikatzeko emandako kontzeptuaren ordainagiriak, fakturak edo/eta enpresa hornitzaileek emandako kontsumo-ziurtagiriak aurkeztu behar dira, beti ere eman diren kontzeptuei buruzkoak.
Udalak gogoratzen du beharrezkoa dela jasotako Laguntzen justifikazioa behar bezala egitea, hori ez egitekotan, Udalak itzultze prozesua martxan jarriko baitu. Eskatutako agiriak norberari dagokion Gizarte Zerbitzuen bulegoan aurkeztu beharko dira.