2023/2/21
FAMILIA UGARIEN titularrenak diren etxebizitzen OHZren kuota osoaren hobaria eskatzeko epea ireki da
2023ko lehen hiruhilekoan, ohiko etxebizitzaren OHZren kuota osoaren %90erainoko hobaria eskatu ahal izango da, 2023ko Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren Ordenantza Fiskalaren 10.6a) artikuluan arautzen diren baldintzekin.
Horretarako, DN.587 eredu normalizatua aurkeztu beharko da, Famila Ugarien Jabetzako Higiezinen Hobaria, behar bezala beteta eta, hala badagokio, bertan eskatutako dokumentazioarekin. Aurrez aurre Getxoko Herritarren Arretarako Bulegoetan edo Administrazio Elektronikoaren Bulegoan eskuragarri dagoen Erregistro Telematikoaren bidez. Horretarako, Ziurtagiri Elektronikoa beharko da, Hobariz OHZ Familia Ugariei aukera zabalduz.
Gogarazi behar da oso garrantzitsua dela eskatutako datu guztiak ematea, hobaria behar bezala kudeatuko baita.